Ongi etorri Getxo Elika 
Elikadura Osasungarria gunera

Gune hau elikadura osasungarriaren inguruko topaketarako, elkar trukerako eta inspiraziorako zabalik dago. Bertan, balioa ekartzen eta ekintzailetza aukera berriak sortzen dituen soluzioak prestatzen dira.

Getxo Kirolak eta Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapeneko sailak sustatu dute ekimen hau, jakin badakigulako elikadura gure osasunaren funtsezko pieza bat dela eta egiteko asko dagoela, horregatik, saiatzen gara gizartea eraldatzen laguntzen duten proiektuak lantzen, esperimentatzeko, ikasteko eta etengabe berritzeko gune bat dinamizatzen. Eta hauxe da egiten duguna:

ERAGILEAK KONEKTATZEN
Eragile desberdineko erkidego bat osatzen dugu, eta haien xede nagusia Getxon elikadura osasungarria sustatzea da.
TALDEAK BIDERATZEN
Berrikuntza ekartzeko metodo bat beharrezkoa dela dakigunez, lan-taldeak bideratzen ditugu, testatzeko eta eskalatzeko prest dauden prototipoak garatzeko helburuarekin.
AUKERAK IDENTIFIKATZEN
Jarduerak dinamizatzen ditugu erkidegoari inspiratzeko eta elikaduraren balio katean zehar estali gabeko premiak detektatzeko.
HEDATZEN ETA SENTSIBILIZATZEN
Gure mezua balio erantsi handiko ekimenen zorroztasunetik komunikatzen dugu, eta horiek elikadura egokiak gure osasunean zer nolako inpaktua duen adierazten dute.
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK SUSTATZEN
Gizartean eragin positiboa sortzen duten lankidetza proiektuen alde egiten dugu.
ONARTZEN ETA KONTUAN HARTZEN
Getxon lan egiten ari diren eta gastronomia eta elikadura osasungarriaren katera balioa ekartzen duten tokiko eragileak eta baita handitzen eta hazten laguntzen eta ekimen hau bideratzen duten eskualdeko eragileak ere.

Giza eta baliabide materialak
zure eskura.

Fadurako ostalaritza gunean bertan proiektuaren eskura jarri ditu jarduera mota orotarako baliabide material eta giza baliabide egokiak:

  • Prestakuntza gelak
  • Sukaldea (gehienez 25 lagunentzako tokiarekin)
  • Tabernako barra
  • Jantokia (Gehienez 50 lagunentzako tokiarekin)
  • Sukaldeko langileak
  • Irakasleak

Guneak alokairuan daude eskuragarri (ikusi alokairu araudia) eta honakoa hartzen dute barne: asegurua, garbiketa, sukaldeko tresnak, proiektorea eta arbela.

Layer
Layer
Layer
Image module

Eta zergatik deitzen gara Getxo Elika?

Elikatu gazteleraz nutrir da eta Frantziako François Jullien filosofoak dion bezala:

“Elikatzea oinarrizko aditza da, funtsezkoa, sustraituena. Lehenengo jarduera adierazten du, lehen mailakoa, oinarrizkoa, sustraituena, “ni” barne nagoen horretan, baita jaio edo arnas hartu baino lehen. Berarengatik, beti Lurraren zati bat naiz. Lurretik narrasten den animaliarik txikiena bezala, landare txikiena bezala, elikatzea izan da egin dudan lehen gauza; horrela hasi da jarduera nigan, eta horrek, ezin amestu edo banatu dezakeguna… gure kide izaera orokorrena definitzen du: “geu”, bizirik dagoena osatzen duen geure hura. Aldi berean, “elikatzea” askotariko transposizioak ditu eta zabal hedatzen da, eta hitz landuenetatik zehar paseatzen gaitu. Desio bat, amets bat, asmo bat elikatzen dut,… ” .

“Nutrir la vida. Más allá de la felicidad”. Katz. 2007