Getxo Elika erkidegoa osatzen duten eragileak proiektuaren benetako elikatzaileak dira.

Proiektua interesatzen bazaizu, balioa eman diezaiokezula uste baduzu, elikadura osasungarriaren bitartez gizartea alda daitekeela uste baduzu, bat egin gure komunitatearekin.

 BAT EGIN GURE KOMUNITATEAAREKIN

Komunitate irekia

Getxo Elika ondorengoek osatzen dute: elikaduraren balio-kateko maila ezberdinetako agenteak eta ordezkariak elkartu ginen; besteak beste, aipatzekoak dira Osasun Publikoa, Azti-Tecnalia, Nirea, ekoizleak, sukaldariak, kontsumitzaileak, tokiko agenteak, ekintzaileak eta herritarrak. Ekosistema mapa interaktiboan ikus dezakezue:

 

Komunitate bizia

Getxo Elika komunitate bizia da.  Pertsona bakoitza arlo jakin batetik etortzen den arren, guztiok jakin badakigu beste eremuetako beste pertsonekin eta erakundeekin elkartzea ona dela gure ikuspegia osatzeko, zenbait proiektu bultzatzeko edo bestelako interes ezberdinak medio. Azken finean, guztiok konektatuta egotea nahi dugu.

Begiratu ondorengo mapa interaktiboan sor ditzakegun konexio guztiak:

Getxo Elika, lankidetzako eta parte hartzeko komunitatea

Lankidetzez hitz egiterakoan, Getxo Elikak bultzatu nahi dituen sei jardueratan zehazten dira:

  • Agenteekin konektatzea,
  • Aukerak identifikatzea,
  • Proiektuak bultzatzea eta erraztea,
  • Zabaltzea
  • Eta onartzea

 

Komunitate berritzailea

Getxo Elikan arima berritzailea dugu, eta elikadura osasungarriaren arloan eremu berriak miatu nahi ditugu, helburuak jarrita, kolaboratzaileekin, azterketak eginaz,… Jakin nahi zeintzuk diren? Begiratu mapa interaktibo hau:

Ametsak dituen komunitate bat

Hauek dira gure ametsak:.

  • Elikadura gure haurren eta gazteen hezkuntza-planen barnean
  • Elikadura-produktu osasungarriak, aberatsak eta prestatzeko errazak
  • Elikadura osasungarriak duen garrantziaz gehiago jabetzen den gizartea, kokapenaren zein prezioaren aldetik produktu eskura errazagoak, eta jatetxeetan elikadura osasungarriaren eskaintza zabaldua. Elikadurari buruzko informazioa, egiazkoa, zientifikoa, froga daitekeena eta egiaztatua
  • Kirolarien elikadura hobetzea produktu naturalen bitartez, 0 Km-ko produktuekin, edozein ezjakinentzat sukalderako sukalde-teknikekin, baina emaitza organoleptiko onekin
  • Produktu osasungarriak kontsumitzeko aukera ematen duen ingurunea, produktu fresko eta biologikoen eskaintza handiagoa tabernetan, lokal publikoetan, jatetxeetan,…