Getxo Elikako proiektuak berrikuntza kimuak dira. Horiek inguruan atzematen diren eta gizartean eragin positiboa sortzen duten premiei asetzeko sortu dira.

Joera berriek, kontsumo modu berriek, hirietako bizitza estiloak eta hiritarren kontzientzia berriak konponbide berriak behar dituzte eta horiek sortzeko gai izango gara bakarrik besteekin lankidetzan. Horrez gain, elikadura eta nekazaritza funtsezkoak dira Nazio Batuetako 2030 Agendan markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko.

“ Euskadiko Gastronomia eta Elikadurako 2020 Plan Estrategikoak” “4S elikadura lortzea garrantzitsutzat jotzen du: segurua, osasungarria, paregabea eta iraunkorra  (segura, saludable singular y sostenible).

Hauek dira markatutako ikerketa, garapen eta berrikuntza ildo nagusiak:

Elikadura osasungarria
dieta pertsonalizatuak
Hazkuntza osasungarriaren alde egiteko helburuarekin, bai psikologikoa eta bai biologikoa eta zahartze aktiborako soluzioak eskura izateko.
Herri sentikorrerako garapen gastronomiko berriak
Elikadura osasungarriko proposamen erakargarriak eskaintzeko janarien elikadura profila hobetzeko, bereziki, senior kolektiboentzat eta haurrentzat.
Elikagaiak ekoizteko sistema berriak
Gizarteak iraunkorragoak diren ekoizpen eta kontsumo eredu berriak eskatzen dituzte eta horiei aurre egiteko.
Elikadura segurua eta kalitatezkoa
Kutsagarriak eta elikadura arriskuak azkar detektatzeko eta kontserbazio eta ontziratze sistemak hobetzeko soluzio berriak barne hartuz.
Elikadurak erabilgarritasun prestazio berriekin
Balio proposamen berriak diseinatuz eta gaur egungo bizitza estiloetara egokitutako elikagai berriak sortuz.
Teknologia berriak balio katean sartuz
Kontsumitzaileen alderdiari ekoizpen prozesuak hobetuz, merkaturatuz, bideratuz eta informazioa emanez, elikadura osasungarriko ohiturak bereganatzeaz gain.
Garapen iraunkorreko helburuak (GIH)
(ODS)
Landa garapena babestea eta nekazaritzan, laborantzetan, ganaduetan, basogintzan, arrantzan eta akuikulturan gehiago inbertitzea.

Proiektu hauek beti garatzen dira elikadura osasungarriko balio katearen eragile desberdinekin lankidetzan:

EKOIZPENA

ERALDAKETA

MERKATURATZEA

OSTALARITZA

KONTSUMOA