Gune hau elikadura osasungarriaren inguruko topaketarako, elkar trukerako eta inspiraziorako zabalik dago. Bertan, balioa ekartzen eta ekintzailetza aukera berriak sortzen dituen soluzioak prestatzen dira.
Getxo Kirolak eta Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapeneko sailak sustatu dute ekimen hau, jakin badakigulako elikadura gure osasunaren funtsezko pieza bat dela eta egiteko asko dagoela, horregatik, saiatzen gara gizartea eraldatzen laguntzen duten proiektuak lantzen, esperimentatzeko, ikasteko eta etengabe berritzeko gune bat dinamizatzen. Eta hauxe da egiten duguna: