Zortzi proiektuk hartuko dute parte Getxo Elikaren bizkortze programan

Zortzi proiektuk hartuko dute parte Getxo Elikaren bizkortze programan

Getxo Elikaren inkubagailuak lehen edizioa abian jarriko du aurkeztutako 11 proiektutatik zortzirekin, programaren zortzi asteko ibilbideari hasiera emateko.

Proiektuen %75aren buru emakume ekintzaileak dira, eta horien erdiak erakundeek eta/edo enpresek bultzatu dituzte; beste erdia, berriz, profesionalen ideietatik sortu da.

Zortzi aste horietan zehar, talde guztiak merkatu potentziala aztertzen eta estali gabeko premia zehatzak ezagutzen arituko dira, irtenbideak asmatzearekin eta horien prototipatua eta azterketa egitearekin batera.

Proiektu guztiek eskura izango dute Getxo Elkartegiaren coworkingerako espazioa, eta 9 profesionalen laguntza ere izango dute, negozio-arlo ezberdinetan esperientzia zabala dutenena, batik bat elikadura osasungarriarekin eta/edo ongizatearekin eta komunikazioa eta/edo ekintzailetza bezalako zeharkako bestelako eremuekin lotuta.

Mentoras Incubadoira Getxo Elika

Inkubagailuaren helburua da 8 astetan proiektuek enpresa-ideiak landu ahal izatea, enpresak sortzeko eta/edo definitutako produktu/zerbitzu berriak garatzeko fasea jorratzen haste aldera. Horretarako, inkubazio-programa amaitzean, nahi duten proiektuak hurrengo fasera igaroko dira, eta, bertan, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenetik proiektu bakoitzaren premietara gehien egokitzen diren zerbitzuak eskainiko zaizkie.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/09/banner-superior-.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies