Ainhoa Prat – Mikrobiotan espezializatutako elikadura

Ainhoa Prat – Mikrobiotan espezializatutako elikadura

Praktika ona Digestio sisteman espezializatutako elikadura, mikrobiota
Harreman https://www.nutricionybienestar.life/
Getxo Elika Getxo Elika elkarteko kidea 2018ko martxotik

Mikrobiotan espezializatutako elikadura

Ainhoak “bizitzari entzun zion”, berak dion bezala.

Beti digestio sistema delikatua izan zuen eta, agian horregatik, Farmazia edo Biologia ikastekotan egon zen, baina azkenean Informatika Ingeniaritza aukeratu zuen. Azken sektore horretan 10 urtez lan egin zuen, sistemak eta sareak eramanez.

Baina esan dugun bezala, azkenean bizitzari entzun zion, edo hobeto esanda, bizitza bere bidean gurutzatu zen, hesteen mikrobiotari buruzko hitzaldi batera joan zenean. Orduan, informatikako berezko sareak eta sistemak hesteen sistemarengatik eta digestio sistemarengatik aldatzea erabaki zuen.

Dietetika eta Nutrizio gradua ikasi zuen eta yoga, PNL eta nutrizio coaching ikasketekin konbinatu zituen. Ainhoaren ustez, digestio sisteman eta hesteen mikrobiotaren zaintzan espezializatuta egon arren, dena konektatu dago. Izan ere, zerbaitengatik gure hesteak bigarren garuntzat jotzen dira.

 

Elikaduraren, yoga eta coaching bidez, pertsonak euren gorputzarekin konektatzera eta hari entzuten ikastera orientzatzen ditu, euren premiak ezagutzera eta geure buruez gero eta gehiago jabetzera. Izan ere, jaten duguna gara, eta bere espezialitatearen kasuan, “gure mikrobiota xurgatzeko gai dena gara”.

Gogoratzen digun bezala, elikaduraren eta osasunaren arteko harremana gero eta argiagoa da, eta harreman honetan, mikrobiotak funtsezko papera dauka: biztanleon %80k, nolabait, hesteen arazoren bat dugu: elikadura eta gure bizi estiloa (estresa, antsietatea) harreman honen faktore erabakigarriak dira.

Baina uste baduzue informatikaz ahaztu zela, oker zaudete. Bere negozio eredua online zatiarekin osatu zuen, pertsona gehiagorengana iristeko. Horregatik, web orri bat garatu zuen, (https://www.nutricionybienestar.life/) non, astero elikadurarekin, yogarekin lotutako artikulu bat argitaratzen duen, errezetak partekatzen dituen edo norberaren zaintzaz hitz egiten duen.

Horrez gain, zuzeneko harremana dauka bere publikoekin, sare sozialen bidez, besteak beste Youtube, Instagram eta Facebook, non maiz argitaratzen duen. Zabaltzen gustatzen zaio eta horregatik hitzaldiak ematen ditu, bertan bertakoak zein webinars-en bidez.

Dena konektatuta dago.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/06/yoga-2959214_1280.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies