Ali Ochandiano. Elikadura Emozionala

Ali Ochandiano. Elikadura Emozionala

Jardunbide egokia Elikadura osasungarria emozioen bitartez
Harremana https://www.aliochandiano.com
Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko martxoaz geroztik

Elikadura osasungarriaren faktore emozionala

Alirentzat, pertsonen elikadura eta emozio-egoera moneta beraren bi aldeak dira.

Gazte-gaztetatik nutrizioa interesatu zitzaion beti, beharbada janariarekin eta kiloekin etengabeko borrokan aurkitzen zelako. Jakin bazekien elikadura txarrak osasunean eragina duela, familian bertan bizi zuen zerbait baitzen.

Elikadura, nutrizioa, errezeta eta dietei buruzko liburuak irensten zituen: “denak probatu nituen, eta elikadura-eredu ezberdinekin esperimentatzen aritu nintzen: makrobiotikoa, landare jatorriko elikagai gordinak,… erantzunik aurkitu gabe”.

Dena betikoa zela ikusten nuen nolabait, ekuazioan zerbait falta zela, pertsona batzuengan pisua galtzearen porrot-indizea hain altua zergatik zen adierazteko.

Beharbada, bilaketa horrek zuzenduta, Biologian lizentziatu zen, elikadurari eta nutrizioari buruz irakurtzen eta ikasten jarraitzen zuen bitartean. Era berean, uren ingeniaritzan aritzen zen enpresa batean egiten zuen lan, eta hiru alaba zaintzen zituen.

Azkenik, krisi pertsonalak faktore emozionalaren bidea agertu zion: “Janariak askotan egoera emozional jakin bat “tapatzen” edo konpentsatzen laguntzen digu. Eta modu erreziprokoan, elikadura jakin batek emozio ezberdinak sentitzera eramaten gaitu. Hain zuzen ere, elikadurak eragina du gure emozio-egoeran, eta gure emozio-egoerak elikadura bat edo bestea hautatzera bultzatzen gaitu. Adibide klasiko bat: harreman bat haustean, izozki terrina bat has eta buka jaten dugunean bezala”.

Aurkikuntza horrek bizimodua aldatu zion, huts hori nola edo hala betetzen ahalegindu baitzen; hau da, pertsonaren emozio-egoera kontuan ez izatea pisua galdu edo elikadura-estilo osasungarriagoa hartzea erabakitzen duenean.

Ali Osasun eta Nutrizioko Coach egin zen New Yorkeko IIN-ean (Institute of Integrative Nutrition), munduko instituturik ospetsuenetarikoan, eta berehala hasi zen hitzaldiak ematen, arratsaldetan bezeroren bat artatzen, harik eta elikadura emozionala haren lanbide bilakatu zen arte. Zirkulua ixtera zihoan. Eta hasiera batetik teknologia berrien aldeko apustua egin zuen, eta on line tailerrak eskaini zituen bera prestatutako institutuak patentatutako metodologiaren bitartez.

Nutrizioan ikuspegi tradizionala dieta egitea den bitartean, Ali Ochandianok beste era bat proposatzen du, elikadurarekin dugun harremanean beste arrazoi batzuk eragiten dutela badakielako; hau da, emaitzak lortzeko kontuan hartu beharreko arrazoi sakonagoak:

  1. Alderdi fisikoak: elikadura, kirola, loa, atsedena,…
  2. Dietaren inguruko pentsamoldea: janariarekin borrokan bizi bagara edo pentsamendu obsesiboak baditugu, ezbairik gabe ohitura txarrak eta janariarekiko harreman txarra izatera bideratuko gaituzte. Elikadura osasungarriak, beste ezer baino lehen, hautu bat izan behar du.
  3. Alderdi emozionalak: honako hauetaz jabetu behar gara: zerk sortzen dit janariarekiko antsietatea?, zer gertatzen zait nire bizitzan?, nola sentitzen naiz?

Eta horri guztiari modak eta gorputzaren irudi okerra gehitzen zaio: “gorputz ezin hobea” izateko nahia garai bakoitzeko edertasun eta osasun estereotipoaren arabera. Horrek gure gorputzarekiko eta gure elikadurarekiko etengabeko borrokan bizitzera eramaten gaitu. Horixe da elikaduran eta osasunean dugun gaitz nagusienetarikoa, eta, ezbairik gabe, janariarekin dugun harreman okerraren jatorria da.

Ondorioz, Alirentzat, dietek ez dute epe luzera funtzionatzen, edo, hobeto esanda, ez du “dietaren pentsamoldeak” funtzionatzen, gabetzea, murrizketa eta debekatutako elikagaien zerrenda sortzen baititu, eta horrek frustrazioa sentitzera eta galarazitako hura gero eta gehiago nahi izatera eramaten gaitu. Jada esaten zuen Oscar Wildek, “Gai naiz denari aurka egiteko, tentazioari izan ezik”, eta ez dago debekatutakoa baino gauza tentagarriagorik, eta, bestela, galdetu diezaietela Adan eta Ebari.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/04/meditacion.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies