Amaia Arregui – Kenkoi Belar-denda

Amaia Arregui – Kenkoi Belar-denda

Jardunbide egokia Produktu naturalen eta KM 0 produktuen logistika eta banaketa
Harremana https://www.facebook.com/KenkoiHerbolario/
Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2019ko urtarrilaz geroztik

Logistika eta sen ona. Osasungarrirako bidea eginez

Amaiak Bilbotik Japoniara bidalketa egiteko ontziratzearen gaineko paperak amaitu zituenean, ezin zuen sinetsi. Kontserba-marka ezagun batentzat logistika-agentzia batean egiten zuen lehen lana zen. Bitxiena da Bilbotik irtetera zihoan edukiontzia kontserba-latez beteta zihoala, baina latak hutsik zeuden! Eta, Japoniara iritsi ondoren, sistema beraren bidez itzuliko ziren Bilboko portura zainzuriez beteta.

Paperaren gainean merkeagoa zen edukiontzi bat munduko beste muturrera bidaltzea bera jaio zenetik kilometro gutxira ekoizten zen produktu bat jasotzeko. Baina soilik paper gainean, honako hauek ez baitziren kontuan hartzen:

  • Garraio horren ingurumen-kostua.
  • Kostu soziala, Asiako nekazari txikiei ordaindutako soldatarekin alderatuta.
  • Osasun-kostua; alegia, ez jakitea produktu horiek zein baldintzatan eta zer-nolako bermeekin ekoiztu ziren.

Pixkanaka-pixkanaka, logistikaren sektorean multinazional batean egiten zuen lanaren bitartez jakin zuen elikadura-banaketaren industriaren barnean ohikoa zela produktuak edukiontzi hoztuetan bidaltzea, bidaian zehar heltzen zirelarik, edota edukiontzi berezietan izozten zituztela ondoren desizozteko eta eskaripean banatzeko, banaketa-eredu horren kalitate nutrizionala murriztuaz.

Mende berriko lehen urteak ziren, eta Amaiak Londresera joatea erabaki zuen amets bat lortu nahian.

Bazekien ez zuela arazorik izango lana aurkitzeko, itsas garraioan zuen esperientziarengatik nahiz ingelesa jakiteagatik, eta, era horretan, Erresuma Batuko hiriburuan jarri zen bizitzen, irakasle ospetsu batek ematen zituen kantu-klaseetara joan ahal izateko; harekin hobetu zuen bere ahots-teknika hainbat urtetan zehar.

Elikadura osasungarriaren aldeko interesa musikarekiko zuen grinarengandik ere etorri zitzaion; izan ere, ezaugarri bokalak hobetzeko jarrera-posturaren oreka bilatzean, yoga egiten hasi zen, eta, aitortu digunez, tarteka praktikatu ohi du. Horrela, diziplina horren bitartez, elikadura-ohitura batzuk hartzen joan zen, eta, ezbairik gabe, haren bizitza aldatu zuten.

Getxora, Andra Mariko etxera, itzultzean, auditoriako multinazional batean lan egin zuen, eta ISO 9001 arauaren arabera kalitatea ziurtatzeko prestakuntza jaso zuen. Getxon, amamaren baratzeko produktuak jaten zituztela gogoratzen da.

Era horretan, “babarrunak irabazten nituen” bitartean, berak esaten duen moduan, musika ikasten zuen, eta OLBEko abesbatzarekin berriro parte hartzen hasi zen; hainbat operatan hartu du parte: Verdi, Puccini, Mozart, Wagner,….

Musika jorratzen jarraitu zuen jarduera profesionalarekin batera, eta  Singer Pur-ean parte hartu zuen; hau da, Alemaniako musika klasikoko seikote ezaguna, Britainiako  The Hilliard Ensemble bezalako talde hain ospetsuekin batera eta Senegal gisako herrialde hain urrunetan jo dutenak.

Elikadura osasungarriarekiko eta tokiko produktuekiko interesaren bitartez, Europako mugimendu bat ezagutu zuen, “La Colmena que dice sí, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko bitartekaritza murriztera bideratua. Beraz, Getxoko betiko ekoizleekin eta produktuak entregatzeko euskarria izango zen belar-denda batekin harremanetan jarri zen.

Belar-dendan negozioaren aldaketa eskaini zioten, eta, arretaz aztertu ondoren, ekitea erabaki zuen.

Lehenik eta behin, izena aldatu zion belar-dendari, eta hori segituan bururatu zitzaion: KENKOI: Kenkok japonieraz “osasungarria” esan nahi du eta Koi euskaraz “zerbaitetarako joera” adierazteko atzizkia da: Osasungarrirako joera.

Ondoren, balio-proposamena aldatu zen. Logistikan zuen esperientzia medio bazekien stockaren eta erosketen kudeaketa, zerbitzu arin eta pertsonalizatuarekin batera, funtsezkoa zela belar-denda aurrera ateratzeko. Beraz, horrela egin zuen, izakinak ahalik eta gehien murriztu zituen eta bezero bakoitzaren premia zehatzen eta eskarien araberako banaketa-zerbitzua eskaini, egunetik egunera ikasiaz, umiltasunetik: “Kenkoin ni baino askoz ere gehiago dakiten bezeroak sartzen dira, eta haietako bakoitzarekin ikasten eta eskatzen duten produktua ematen ahalegintzen naiz”. Eredu hori guztia osatzeko, KM 0 produktuak erosteko taldea sortu du, eta, horretarako, WhatsApp-az baliatzen da; eredu sinplea, erraza eta eraginkorra da.

Pixkanaka-pixkanaka nota ezberdinak lekua bilatzen joan dira pentagraman. Izenaren harmonia, esanahia, esperientzia osoa eta grina zentzua hartzen joan dira, eta Kenkoi belar-dendan bilatu dute lekua. Historia ez da hemen amaitzen, eta kontatzen jarraituko dugu. Gogoratu izen hau: Teikei, ezagutzen duzue? Laster zeresan handia emango du.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/09/kenkoi_2_low.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies