Ander Méndez – Hola Platera

Ander Méndez – Hola Platera

Jardunbide egokia Berrikuntza
Harremana https://platohola.com/
Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko otsailaz geroztik

Kausadun errebeldea

24 urte bete berri ditu, eta mundua aldatu nahi du:

Etorkizuneko elikadura iraunkorra izango da edo ez da izango

Ander motibatzen du mundua modu positiboan aldatuko duen mugimendu orokor batekoa izateak, goizero jaiki eta egin daitekeela sentitzeak, aldatzeko eta berritzeko asko dagoela pentsatzeak, eta horretarako funtsezko sektoreetariko bat elikadura da.

  1. urtean, munduko biztanleria bikoiztuko dugu, eta datozen bost urtetan elikadura-eredu iraunkorrak eta osasungarriak aurkitu behar dira. Etorkizuna horretan doakigu, eta pertsonak gero eta kontzienteagoak gara.

Duela urte pare bat osasungarria eta iraunkorra zena etiketan zegoen, eta orain produktuan bertan egotea eskatzen da.

Anderri ez dio balio epe luzerako asmoen aitorpenak; izan ere, aldaketak erabatekoa izan behar du, eta, era horretan, modu disruptiboan berritzea du helburu. Egia da duela bi urtetik hona industria mugitzen ari dela, baina oso motel ari da, motelegi.

Nola sortu zen Hola platera?

  1. urtean, EHUko Ingeniarien Eskolak proposamen bat eskatu zien ikerketa-proiektu bat garatzeko, eta doitasun motorren edo makineriaren gainean egin ordez, elikadura osasungarria izaten lagun zezaketen teknologia berrien alde egin zuten. Lehenik eta behin, dieta ezin hobea bilatu zuten; horrela, ikertzen, arakatzen, dietista eta nutrizionistekin hitz egiten ibili ziren eta, azkenean aurkitu egin zuten.

2 hilabeteko denboraldian, 20 pertsona jarri zituzten dieta hori egiten, eta emaitzak oso pozgarriak izan ziren. Dieta jarraitutako pertsonak oso pozik zeuden, pisua jaitsi eta bikain aurkitzen baitziren. Arrakasta izan zuen.

Handik hilabete batera, dietarekin nola zebiltzan galdetu zieten: inork ez zuen jarraitzen eta betiko ohituretara itzulita zeuden, baina zergatik?

Arrazoia oso sinplea zen: jateak zoriontsu egiten zituen, eta ezin zioten jateak ematen duen plazerrari uko egin. Beraz, beste irtenbide bat bilatu behar zen.

Prototipo askoren ondoren, erantzuna itsaso azpian aurkitu zuten, zehazki itsas belakietan; hain zuzen ere, geldirik egoten dira itsasoko uretan disolbaturiko partikula organiko txikiak haien poroetan jartzeko zain, eta, horrela, elikagaia iragazki-mekanismoaren bitartez hautatzen dute: “Geldirik egoten dira eta ura eta oxigenoa poroetan eta haien egiturako kanaletan barrena iragaziaz elikatzen dira”.

Hortik aurrera, materialak eta diseinuak esperimentatu zituzten, jateko gure ohiko modua aztertzearekin batera. Modu horretan, plater bat sortu eta patentatu zuten; platerak 1.000 zulo txiki baino gehiago ditu Japoniako kulturako kamon patroietan inspiratzen direnak platerako koipeak eta olioak hartzeko. “Kamonak siluetek osatutako intsignia monokromatikoak dira, eta horien proportzioek Japoniako diseinuaren funtsa irudikatzen dute”. Horrela, jateko gure modura egokitu behar izan zuten: “Janaria plateraren kanpoko ertzetara eraman ohi dugu; hori dela-eta, zulorik sakonenak zona horretan daude, eta, horren forma, materialak eta egitura medio, lipido gehiago hartzeko gai dira. “Ez aldatu zure janaria, zure platera baizik” goiburuarekin Hola Platera diseinatu eta komertzializatu dute, platereko lipidoen %30era bitarte hartzera iritsi daitekeena.

Plater argi hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan diseinatu dute; bertan, Hola Sistema ikertu, garatu eta patentatu dute sortzaileek.

Baina Anderrek ezin du imajinatu nola izango den elikaduraren mundua hemendik 10 urtera. Haren ustez, Big Data, Adimen Artifiziala (AA) eta blokchain-a (enkriptatzea) erabakigarriak izango dira kontsumo-eredu berrietan, baina horren barruan elikadura gero eta osasungarriagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa izango da, elikadura kontzienteagoa.

Funtsean, Ander ameslaria da, utopia  bilatzen baitu, kausadun errebeldea dela esan daiteke. Berez ikusbera izanik, bidaiatzea du gustuko, baina ez edonola, baizik eta ezagutzeko, pertsonei erreparatzeko, nola elkarreragiten duten, zer erosten duten, nola egiten duten, e.a. ikusteko bidea bezala.

Anderrek aitortzen du gai dela supermerkatu batean orduak igarotzeko eta begira egoteko. Begiratu debekatutako sarrailaren zulotik, gauzak egiteko modu berriak erakusten dizkizun erdi irekitako atetik, beste prozesuetan nola aplika daitekeen aurkitzeko, azken finean berritzeko. Hori egiten du baita hainbeste gustatzen zaion kirolean ere. Kalistenia praktikatzen du; hau da, kirola praktikatzeko modua, gimnasioa mundua izanik.

Zeren mundua Ander bezalako pertsonena da, ametsen aurretik joateko gai direnena.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/07/plato-hola.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies