Berrikuntza eta Ekintzailetza Elikadura Osasungarrian Ezagutu ekintzailetzan hasteko modu berriak Elikadura Osasungarriaren bitartez

Berrikuntza eta Ekintzailetza Elikadura Osasungarrian Ezagutu ekintzailetzan hasteko modu berriak Elikadura Osasungarriaren bitartez

Eguna: asteartea, urriak 30

Ordua: 18:30etik 20:00etara

Lekua: Getxo Elkartegia. Ogoño Kalea, 48930 Getxo, Bizkaia

Datorren asteartean, urriaren 30ean, Getxo Elikak, Getxon elikadura osasungarria sustatzeko programak, beste Elkarrizketa Osasungarri bat antolatuko du, oraingoan elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren barruan berritzeko eta ekintzailetza jorratzeko moduaz hitz egiteko.

Begien bistakoa da gure elikadura zaintzea gero eta gehiago eskatzen den eskaera dela. Fastfood alde batera uztea, orain ez ezik, etorkizunean ere bizi-kalitate hobea izateko elikadura-ohitura egokiak hartu beharra, gero eta maizago egiten diren hausnarketak dira. Baina, bizitza-erritmoak, publizitatearen eraginak, erraz prestatzeko moduko eta elikagai baxuko produktu berriak,… nagusi dira azalera handiko apalategietan. Pixkanaka, ia ohartu ere egin gabe, elikadura egokia geldiarazten duen bizitza-estiloa hartzen dugu.

Esparru horretan, ekintzailetzari heltzeko leiho berria irekitzen da, eta badira merkatu-hobi berriak aurkitzeko gai diren pertsonak. Urriaren 30ean, asteartean, zenbait esperientzia izango ditugu gure artean:

Mikel González Atekak, Naiakoak, proiektu %100 ekologikoa eta %100 soziala denaz hitz egingo digu; laugarren sortako entsaladak eta barazkiak egiten ditu, jateko prest daudenak.

Sandra Erazuk, Andra Mariko Batzokikoak, Batzokia berritzeko proiektuaren berri emango digu, tokiko produktuetan oinarritutako eskaintza gastronomikoarekin ateak nola ireki dituen azaltzearekin batera.

Ander Méndezek, Plato Holakoak, azalduko digu duela urte pare bat, ingeniaritzako ikasle gazte batzuek plater bakoitzaren %30eko kaloriak “xurgatzeko” gai zen plateraren prototipoa garatu zutela. Gaur egun proiektu hori errealitate bihurtu da.

Azkenik, Eduardo Elorriagak, Hermeneus-eko CEOk, enpresa digitalaren ereduaren aldeko apustua egin zuela azalduko digu; alegia, ekoizlearengandik zuzenean erosteko edota jatetxe iraunkor batean mahaia erreserbatzeko aukera ematen duen orrialdea aurkeztuko digu.

Elkarrizketa Osasungarriak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da inprimaki honen bitartez.

Getxo Elika  Getxo Kirolakek eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak sustatutako ekimena da, eta horren helburua da Getxon ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak barnean hartuko dituen komunitatea sortzea eta sentsibilizatzea.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/10/hand.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies