Produktuen dastatzea Faduran vending osasungarriagoa egiteko

Produktuen dastatzea Faduran vending osasungarriagoa egiteko

Fadura lankidetzako berrikuntza-proiektuan parte hartzen ari da vending osasungarriaren eskaintza hobetzeko asmoarekin. Horrela, urrats esanguratsuak eman ditugu diziplina anitzeko lantaldea bultzatuaz. Taldea honako hauek osatzen dute: Azti (proiektuaren liderra), Selecta (Faduran vending zerbitzuen enpresa hornitzailea), Getxo Kirolak eta Getxo Elika.

Lehen fasean, egungo vending eskaintza eta kontsumitzaileen profila aztertu ditugu elkarrekin, eta, ondoren, produktu berriak hautatu ditugu; produktu horiek dieta osasungarrian sartzeko egokitzat jo ditu Aztik.

Irailean, enpresa hornitzailearen instalazioetan tailer bat egin genuen, eta aurrez hautatutako produktu bat dastatuta, elikadura osasungarriaren ereduan sar zitekeen ala ez erabaki zen.

Modu horretan, eskaintza bat osatu zen; alegia, nutrizio aldetik produktu hobeak eskaintzeaz gain, edalontzi eta koilara biodegradagarriak bezalako material iraunkorrak erabiliko ziren, ingurumen-inpaktua hobetzearren.

Proiektua bat dator  Euskadin Elikadura Osasungarria lantzearen aldeko Ekimenekin, proiektuaren burua AZTI da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bultzatzen du.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/06/interior-maquina-de-vending_.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies