Nola pertsonalizatu zure elikadura zure kirol-errendimendua eta osasuna hobetzearren

Nola pertsonalizatu zure elikadura zure kirol-errendimendua eta osasuna hobetzearren

Lekua: Fadura Aretoa

Eguna: Osteguna, urriaren 4

Ordua: 18,30 h

Datorren ostegunean, urriaren 4an, Getxo Elikak, elikadura osasungarria sustatzeko programak, beste Elkarrizketa Osasungarri bat antolatuko du, eta oraingoan elikadura osasungarriak eta pertsonalizatuak kirol-errendimenduan nola eragiten duen aztertuko da. Saioa 18:30ean izango da Faduran, eta bertan izango dira dietak pertsonalizatzen espezialistak eta ospe handiko bi kirolari, kirol-errendimendu altua lortzeko eta osasuna zaintzeko elikadura egokia oso garrantzitsua dela uste dutenak.

Era horretan, alde batetik, Lipigeniako Ainara Muga izango dugu. Donostian kokatutako enpresa honek mintzaren lipidomika-azterketak egiten ditu eritrozito helduan, eta azterketa horri esker jakin dezakegu zer-nolako elikagaiak behar dituen pertsona bakoitzaren organismoak zelulen gaitasun funtzional egokirako. Beraz, elikaduraren bidez gure osasun/ongizatean nahiz gure errendimenduan (fisikoa eta mentala) eragina izan dezakegu. Hori guztia Azti Zentro Teknologikoarekin elkarlanean

 

Bestetik, Julian  Sanz ultra txirrindulariak, Espainian ultra txirrindularitzaren aitzindariak, Espainiako eta Munduko txapeldunak, eta duela gutxi Done Jakue bidea egun bat baino gutxiagoko denboran txirrinduz egitea lortu duenak, helburuak lortzeko nutrizio aldetik nola prestatzen den kontatuko digu.

Halaber, Imanol Loizaga  izango dugu, Maratoian Espainiako txapelduna beteranoen kategorian. Loizaga entrenatzaile pertsonala da, runnner eta kirol-aholkularia. Adin guztietan, kirol-errendimendua hobetzeko nutrizioak duen garrantzia azpimarratuko digu.

Azkenik, Baigene-k erakutsiko digu nola diseinatzen dituzten kirolari bakoitzari egokitutako kirol eta nutrizio estrategiak, analisi genetikoetan oinarrituta.

Getxo Elika es una iniciativa impulsada por el área de Promoción Económica del Ayuntamiento de Getxo y Getxo Kirolak, y tiene, entre sus objetivos, sensibilizar y crear una comunidad en Getxo que integre a productores, industria, comercio, hostelería y ciudadanía.

La asistencia a estos Diálogos Saludables es gratuita, pero se recomienda confirmar la asistencia a través del correo electrónico kaixo@getxoelika.eus.

Más información en www.getxoelika.eus.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/09/running-573762.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies