Nola bizirik atera gabonetako otorduetatik eta nola ez etsi

Nola bizirik atera gabonetako otorduetatik eta nola ez etsi

Gutariko askok maitasun / gorroto harremana edukitzen dugu Gabonetako otorduekin; izan ere, alde batetik, ospakizunez eta lagunekin eta senitartekoekin egoteaz gozatzen dugu, eta, bestetik, gure elikaduraren kontrola galtzeak eta urte berria ordura arte elikadura osasungarria eta iraunkorra izaten egindako ahaleginak pikutara bidali izanaren sentsazioarekin hasteak beldurra ematen digu.

Gure garuneko zati batek oso argi du “aurten ez naizela pasako” eta jakin badaki “zer jan behar dudan eta zer ez zaidan komeni”, baina Gabonetan mahaian eseri eta janaria ikusten dugunean, ezin dugu betekadarik egin gabe geratu.

Beste zati batek (dei diezaiogun “sabotatzailea”) honela esaten digu: “ez da ezer gertatzen; hitz bitan esanda, urtean behingoa bakarrik da, ez dit kalte egingo,…”. Gure barruko borroka horrek onaren eta gaizkiaren indarren arteko borrokaren antza du.

Baina, zergatik ezin diogu jateari utzi eta zergatik dugu janariarekiko hain mendekotasuneko harremana?”. Sinpleki, gure garuna blokeatzen ari delako zer eta zenbat jan kontrolatzeko dugun  gaitasuna.

Elikagaiak hartzea mugatzen duten dietak egiten ditugu. Gogo handiarekin hasi eta geure burua kontrolatzen ez jakin izanaren etsipenarekin amaitzen dugu. Gutxiago jaten saiatzeko borondatean soilik oinarritzen diren dietek ez dute kontuan izaten gure inkontzienteak eta gure garunaren biokimikak janariarekin dugun harremanean duten inpaktu handia.

Urteetan zehar hartutako ohiturek gure arreta zuzentzen eta janariarekiko aukerak egiterakoan eragina izaten dute, garun pentsatzailetik (neocortex) haratago doan mailan. Janariaren murrizketan oinarritutako dietek ezin dute epe luzera funtzionatu, garunaren eredu inkontzienteek berriro erasotzen baitute eta, azkenean, borondate handienak ere gainditzen baitituzte.

Hori guztia ezaguna iruditzen bazaizu, beharrezkoa da ekintza-plan bat izatea eta gure aukerak zoriaren esku ez uztea Gabonetako otordu hauek hobeto eramateko. Horretarako, hemen dituzu 10 aholku; lagungarri izatea espero dut:

  1. Lasai jan eta mokadu bakoitzarekin gozatu: jaten hasi baino lehen, egin pare bat arnasketa sakon.
  2. Hasteko, hartu kamamila gozoaren eta melisaren infusioa edo barazki beroen salda sabela “erlaxatzeko”.
  3. Ondo murtxikatu
  4. Ez egin otordu oparo bat baino gehiago egunean: gainerako otorduetan ahalegindu gauza arinak jaten (zopak, saldak, pureak, konpotak, fruta freskoak,…).
  5. Haragiarekin batera hartu orri berdeko entsalada ederra (eskarola, endibiak, kalea, errukula,…), berakatza, findu gabeko itsas gatza, oliba-olioa, jengibre-zukua eta sagar-ozpina.
  6. Halaber, anana eta papaia naturalaren zatiak har daitezke, proteinak digeritzen lagunduko baitigute, digestio-entzimak izateagatik (proteasak).
  7. Ahaztu industria-gozokiak eta egin etxeko postreak; erabili fruta lehorrak, eztia, estebia edo azukre integrala azukre zuriaren ordez.
  8. Ahalegindu postre gisa gozorik ez hartzen. Hobe da otorduen ondoren infusioa hartzea (ikus ondorengo aholkua) eta postrea gerorako uztea.
  9. Digestioari laguntzeko infusioren bat hartu (kamamila, orburua, boldoa, menda, anisa eta mihiluak) otorduen ondoren.
  10. Egin jarduera fisikoren bat egunero: adibidez, paseatzera irten otorduen ondoren.

 

 Laura Langara,

Bioquímica y AsesoraNutricional

Zutik

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/12/comidanavidad.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies