2018/10/04KO ELKARRIZKETA OSASUNGARRIEN INGURUKO KRONIKA.

2018/10/04KO ELKARRIZKETA OSASUNGARRIEN INGURUKO KRONIKA.

“Zure elikadura pertsonalizatzeko eta zure kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko baliabideak”

Urriaren 4an, Getxo Elikaren Elkarrizketa Osasungarrien 4. edizioan, edozein kirolariren kirol-errendimendua nahiz osasuna hobetze aldera, elikadura pertsonalizatzeko egun dauden baliabideen eta horrek duen garrantziaren inguruan aritu ginen hizketan.

Jardunaldi interesgarri honetan 100 pertsona baino gehiago bildu ziren, tartean asko eta asko Getxoko kirolariak, adin guztietakoak, eta elikadurak kirolean duen garrantzia azpimarratu zen. Oraindik ere ezjakintasun handia izan arren, gauza bat argi dago, Lipigeniako Ainara Mugak esan zuen moduan: “osasunik gabe ez dago errendimendurik”, eta hori oso bistakoa bada ere, ez dago hain argi kirolean emaitzak lortzeaz ari garenean.

Ildo horretan, bat etorri ziren Imanol Loizaga, gaur egun entrenatzaile pertsonal moduan denok ezagutzen duguna, baina Espainiako Maratoiko txapelduna izan zena Beteranoen kategorian, eta Julián  Sanz, ultra txirrindularitzako Espainiako eta Munduko egungo txapelduna. Biek azaldu ziguten entrenamendu gogorrek nola estutasunean jarri zuten haien osasuna. Imanolek, entrenamendu arautuarekin eta profesionalarekin urteak igaro ondoren, anemia gogorra izan zuen; Julianek, berriz, hain mugaraino eramanik bere osasuna, “egun batzuetan ezin nuen ezta etxeko atea ireki ere” esan zuen hitzez hitz.

 

Imanolek azpimarratu zuen oreka dela garrantzitsua eta ez dela ahaztu behar elikadurarekin gozatzeaz; hain zuzen ere, funtsezko aholkuak elikadura egoki bat izateko, errendimendu altuko kirolaria izan arren. Eta Julianek bere historia pertsonala kontatu zigun; era horretan, esan zuen haren bizitzako une jakin batean, gorputza mugaraino eraman zuela, baita karbono-hidratoen erreserbarik gabe (potentzia lipolitikoa vs dieta zitogenikoa) entrenatzera ere. Orain, ordea, Lipigeniarekin esku hartzen du, eta elikadura arautu bat duenez, haren osasun-egoera nabarmen hobetzen ari dela antzematen du.

Lipigeniako Ainara Mugak azaldu zigun odolaren analisi erraz baten bitartez “mintzaren lipidomika-azterketa egin daitekeela eritrozito helduan”, eta era horretan jakin daitekeela zein den zure egoera metabolikoa eta nutrizionala, horren arabera zure organismoak zein elikagai behar dituen adierazteko, zure zelula muskularren, hezurren, kartilagoen, eta abarren gaitasun funtzional egokia lortu ahal izate aldera. Mintz zelularraren lipidomika Italiako Ikerkuntzako Zentro Nazionalaren urteetako lanaren emaitza da, Azti zentro teknologikoarekin elkarlanean egin duena, elikaduran aplikatzeko.

Bestalde, Baigenek elikadura pertsonalizatzeko beste metodo baten berri eman zigun. Metodoa analisi genetikoetan oinarritzen da; hau da, listutik ateratako DNAren bitartez, diziplina anitzeko profesional taldeak kirolari bakoitzarentzako kirola-nutrizio estrategia onena diseinatzen du.

Beste eztabaida interesgarri baten ondoren (ia ez zen batere betarik izan alderdi zehatzak sakontzeko), esan dezakegu dagoeneko jakin badakigula elikadura funtsezko elementua dela kirola egiteko, entrenamenduaren beste zati bat dela, eta elikadura pertsonalizatuak gaitasun fisikoa hobetzeaz gain, nekea, e.a. bezalako sintomatologiak arindu edo baita desagerrarazi ere ditzakeela eta tratamenduen aurreko erantzuna hobetu.

Alderdi horiek sakontzen jarraitzeko eta bertaratu diren 100 lagun baino gehiagok erakutsi duten interes handiari erantzuna eman ahal izateko, elikadurari eta kirolari buruzko beste Eztabaida Osasungarri bat antolatzeko konpromisoa hartzen dugu. Guztiaren berri izateko, gure newsletter-era harpidetzea gomendatzen dizuegu honako web gune honetan: https://www.getxoelika.eus/

Eskerrik asko denoi.

 

Getxo Elika  Getxo Kirolakek eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak sustatutako ekimena da,  eta horren helburua da elikadura osasungarriaren inguruan elkarrizketak, trukeak eta inspirazioa sortzea.

Esperimentazio, ikaskuntza eta berrikuntzako espazio honetan parte hartu nahi baduzu,  batu zaitez komunitatera.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/10/PHOTO-2018-10-04-21-02-10-1.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies