2018/09/27KO ELKARRIZKETA OSASUNGARRIEN INGURUKO KRONIKA “Euskadik Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren aldeko apustua egiten du helburu estrategiko gisa”

2018/09/27KO ELKARRIZKETA OSASUNGARRIEN INGURUKO KRONIKA “Euskadik Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren aldeko apustua egiten du helburu estrategiko gisa”

Irailaren 27an, beste eztabaida-jardunaldi bat egin genuen Euskadik, helburu estrategiko gisa, Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren alde egiten duen apustua ezagutzera emateko asmoarekin.

Getxo Elkartegian egindako ekitaldian 20 lagun bildu ziren, elikadura osasungarriaren inguruko joerak, aukerak eta proiektuak ezagutu nahi dituzten udalerriko bizilagunak, eta zuzenean jakin ahal izan genuen Eusko Jaurlaritza, Osasuna, Nekazaritza, Ingurumena, Industria,… Departamendu ezberdinetatik zer-nolako programa espezifikoak bultzatzen ari den. Ildo horretan, arlo honek enplegua sortzeko eskaini dezakeen aukera batik bat azpimarratuaz, Getxok kirolaren eta ongizatearen industriak eta teknologiak bultzatzeko egindako apustua ere ezagutu ahal izan genuen.

Egia esan, egungo testuinguru orokorra konplexua da, eta garrantzitsua da hori ezagutzea ulertu eta toki-mailatik jardun ahal izateko. Euskadik kasu batzuetan gerarazi nahi ditu eta besteetan txikiagotu mundu-mailan aurrean ditugun joerak. Munduko Ekonomia Foroaren arabera, 2050. urterako, munduko biztanleria 7.6 bilioitik (2017) ia 10 bilioira gehitzea espero da. Nazio Batuek argitaratutako kopuruei erreparatuta, ordurako, munduko 2.000 pertsona baino gehiagok 60 urtetik gora izango dituzte, eta biztanleriaren %66 inguru ziurrenik hiriguneetan biziko da. Produktuak entregatzeko aukerak aldatzen joango dira, eta pertsonalizazio eskaerak eta bestelako joerak gehituko direla uste da. Erraz ulertu daiteke baliabideen iraunkortasuna zalantzan dagoela, lurrean landatzen badira edo ozeanoetan ekoiztutako elikagaiak badira. Beraz, munduko nekazaritza-sistemek gai hori jorratu behar dute klimaren eta elikagaien prezioen aldetik hegakortasunarekin borrokatzen duten aldi berean.

Euskadi Europan buruan da elikadura osasungarria ez ezik, segurua, iraunkorra eta berezia bultzatzerakoan.

Amaia de Ariñoren eskutik ezagutu genuen Elika Fundazioa zer-nolako ahalegina egiten ari den Elikadura benetan Zirkularra lortzeko, hurbileko produktuak baloratzeko ikuspegitik, jakinik munduan ekoitzitako elikagai guztien herena gutxi gorabehera alferrik galdu edo hondatu egiten dela uztaren ondoren. Amaiak nabarmendu zuen elikagai horietako asko hondatu eta bota egiten direla etxebizitzetan, horretaz jabetu gabe. Ildo horretan, aurreratu zigun Elikagaiak hondatzearen aurkako Plataforma eratzen ari diela Euskadin.

 

Osasunaren ikuspegitik, kezkatzekoak dira obesitate-tasak, gaixotasun kronikoak, sedentarismoa eta horiek guztiek osasunean dituzten efektuak. Osasun Publikoko Lucía Díaz de Lezanaren ustez, Euskadin hiru haurretatik batek gehiegizko pisua du eta hiru heldutatik batek hipertentsioa. Datu beldurgarri horiek ikusita, Osasun Departamentuak 1000 eguneko plan bat abian jarri du, 18 ekimen osasungarri garatzeko, ohituren aldaketan eta jateko orduan eragiten diguten egiturazko mugatzaileetan benetan eragina izateko. Modu horretan, eskoletako jangeletako janaria hobetzeko lanean ari dira, egunero jaten dugun ogiaren gatza murriztu nahi da, etiketak zaindu nahi dira eta vending osasungarri eta adimentsu berria garatu, besteak beste.

Vending osasungarriaren eta adimentsuaren proiektua (Getxo Elika bertan parte hartzen ari da) Matxalen Uriartek koordinatzen du, Azti Tecnaliako Elikadura eta Osasun arloaren arduradunak,  eta berak azaldu zigun nola kontuan hartu behar den pertsona bakoitzaren egoera jaterakoan (elikadura osasungarritik dieta osasungarriaren kontzeptura igarotzea); alegia, ez dela gauza bera ospitale batean edo polikiroldegi batean elikagaiak ematen dituen makina bat jartzea, emozioek elikaduran eragina izateagatik. Matxalenek, halaber, “EGEP” deitzen denaz hitz egin zuen edo Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Planaz; planaren helburua da sektorearen hazkunde ekonomikoa eta adimentsua bultzatzea.

Ildo horretan, Jose Ricak, Getxo Lan-eko enplegu eta garapen ekonomikoko teknikariak, esan zuen Getxok ekonomiaren sustapena bultzatzeko duen estrategietariko bat dela kirolaren eta ongizatearen industrien eta teknologien aldeko apustua, bertan elikadura osasungarria ezin hobeto sartzen baita. Era horretan, argitu zuen Getxok esperientzien laborategia izan nahi duela eta ongizatearen arloan ekonomia eta enplegua bultzatzen duten proiektuak hartu nahi dituztela.

Azkenik, Nagore García Belmontek, Nirea Programaren dinamizatzaileak, Hazitik garapen ekonomikorako sustatzen dituzten jarduera ezberdinen berri eman zigun. Nirearentzat ekoizle txikiak bultzatzea ez da soilik tokiko produkzioa zaintzea, baizik eta lurraldearen kudeaketa eta hainbeste gustatzen zaigun euskal paisaiaren modelaketa bultzatzea ere bai. Nireak proiektu ezberdinak bultzatzen ditu; hau da, tokiko merkatuetatik hasi eta haurren antzerkietara bitarte, dena Euskal Herriko landako eta itsasertzeko garapena babeste aldera.

Jardunaldi bizi horren ondoren, esan dezakegu Euskadin elikadura osasungarria, iraunkorra, segurua eta berezia garatzearen aldeko benetako apustua egin nahi dela, eta egiteko ere asko dagoela. Gainera, horrek guztiak enplegu berriak sortzeko eta gure osasuna nabarmen hobetzeko aukera eskaintzen digu.

Getxo Elikan egiten diren elkarrizketa osasungarriei amaiera emateko, bertaratuek konpromiso bat hartzen dute, eta atzo gure elikaduraren erantzunkideak izateko konpromisoa hartu genuen, eta hizlariek, berriz, inpaktu handiko proiektuen bultzatzaileek, hemendik urte batera itzuli eta aurrerapenen eta lorpenen berri emateko konpromisoa.

Eskerrik asko denoi.

Getxo Elika  Getxo Kirolakek eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak sustatutako ekimena da,  eta horren helburua da elikadura osasungarriaren inguruan elkarrizketak, trukeak eta inspirazioa sortzea.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/09/San-Lorenzo_5-1.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies