Kronika: Berrikuntza eta Ekintzailetza Elikadura Osasungarrian

Kronika: Berrikuntza eta Ekintzailetza Elikadura Osasungarrian

Urriaren 30ean, asteartean, Getxo Elkartegian, Getxo Elikak elikadura osasungarriaren eta iraunkorraren eremuan berritzeko eta ekintzailetza jorratzeko modu berriak aurkeztu zituen.

Andra Mari Batzokiko Sandrak esan zigun lokala aldatu egin dela kalitatezko eta hemengo produktuaren aldeko apustua egin dutenetik. Soilik onena erosten ahalegintzen dira, eta hori hara joaten direnek kontuan hartzen dute. Jakin badakite tokiko produktuak eskaintzea garrantzitsua dela, horrek negoziotik haratago eragina duelako; gainera, beren baratza jartzeko aukera aztertzen ari dira.

Andra Mariko Batzokia bereizten duen proposamenetik, Naiaren lankidetza-proiektua ezagutzera igaro ginen, Lantegi Batuakek kudeatua. Mikel González Atekak Bizkaiko ustiapen ekologiko ezberdinekin lana egiten dutela kontatu zigun, entsalada eta barazki fresko eta ekologikoak eskaini ahal izateko, kontsumitzeko prest. Lantegi Batuakek proiektu hori abian jarri zuen desgaitasuna duten pertsonei ingurune osasungarria eta landa-ingurunea eskaintzeko asmoarekin. Ibilbidean zehar, arauak aldatzen ari dira, iraunkortasun soziala nahiz ekologikoa bilatzeko; horretarako, ustiapenei ustiatutako metro karratu bakoitzeko ordaintzen die, lortutako produktuaren ordez, eta, era horretan, iraunkortasunean parte hartu eta arriskuaren zati bat bere gain hartzen du. Ingurumen-iraunkortasunari dagokionez, saiatzen ari dira eta neurri berriak esperimentatzen. “Lehen kilo 1 letxuga 10 litro urarekin garbitzen genuen; orain, ordea, 10 kilo letxuga garbi ditzakegu behar bezala tratatutako eta iragazitako litro 1ekin”.

Lantegi Batuak bezalako proposamen hain sozialetik, Ander Mendezekin hitz egitera pasa ginen; hau da, ekintzaile gaztea, nazioarteko mugak igarotzea lortzen ari dena, ostalaritzako tresnerian oinarritutako elikadura osasungarriaren baliabidearekin. Plato HOLA negozio-proposamena osasunean oinarritzen duen plater bakarra omen da. Duela urte batzuk, ingeniaritzako azken ikasturtean, ideia hori garatu zuten itsasoko belakietan inspiratuta, behar dituzten elikagaiak xurgatzeko gai izateagatik. Kasu honetan, plateraren diseinuari esker, pilatutako koipearen %30era bitarte bereizi daiteke, zaintzea erraztuaz, ohiturak aldatzeko ahalegina egin gabe. Orain merkaturatzen duten portzelanazko platera lehen prototipoaren garapena da, baina, Anderren arabera, propilenozko plater bat egin nahi dute, apurtezina, eta beste bat zurezkoa, benetan ederra. Balio-proposamen horiei esker, aukera berriak ikertzen jarraitu ahal izango dute.

Plano digitalean, Xavi del Rey Hermeneus proposamenaren berri eman zigun; alegia, ekoizlearengandik zuzenean erosteko eta jatetxe iraunkor batean mahaia gordetzeko aukera ematen duen plataforma. Irtenbide horren abantaila argia da bezeroaren eta ekoizlearen arteko harreman zuzena errazten duela, eta horrek biei balio erantsi altua ematen die.

 

Ondorioz, berrikuntza ezinbestekoa da edozein garapen sozialerako eta baita elikadurarentzat ere. Baina egia da bidea neketsua dela, eta funtsezkoa da erabiltzailearen esperientzia etengabe izatea, merkatuak onar ditzakeen premietara egokitzea lortzeko.

Getxo Elika  Getxo Kirolakek eta  Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak sustatutako ekimena da, eta horren helburua da elikadura osasungarriaren inguruan elkarrizketak, trukeak eta inspirazioa  sortzea.

Newsletterrera harpidetu zaitezke  https://www.getxoelika.eus/ web gunean, eta esperimentazio, ikaskuntza eta berrikuntzako espazio honetan modu aktiboagoan parte hartu nahi baduzu,  batu zaitez komunitatera.

Eskerrik asko denoi.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/documentación.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies