Gauzak egiteko eredu berriekin konektatzen.
Asteartean, abenduak 4, Tamarises Izarra Jatetxean, mahai-inguru interesgarri bat antolatu genuen elikadura osasungarria sustatzeko suspertu daitezkeen negozio ereduei buruz solasaldian aritzeko.
Suspertuko Jon Basalduren eskutik, ezagutzera eman zitzaigun enplegagarritasun egoera zailean dauden pertsonak kontratatzen dituen gizarteratze eta lan-txertatze enpresa hau nola saiatzen den aurre egiten kudeatzen dituen zentro bakoitzean artatzen dituen kolektibo desberdinen elikadura premia desberdinei, esaterako, kirolariak Fadura eta Derio egoitzetan; Berrizeko iragaitzazko pertsonen zentroan, aterpetxetan eta azarotik, Fadura jatetxean. Indar-gune gisa edozein proiektu mota abian jartzerakoan ezinbesteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zen. Eztabaidan aipatu zen lankidetza eredua lankidetza irekiko eredu bat da, espero ez diren konexioetan oinarrituta. Hura ezinbestekoa izan daiteke elikaduraren berrikuntza eta jasangarritasuneko esparruan.
10 lagun bertaratu ziren ekitaldira, horietatik 9 emakumezkoak eta erdia baino gehiago sektore honetan ekimenak gauzatzeko interesarekin. Zurekin Emprendeko Izaskun Ramarekin solasaldian, Emakumeekin elkartearen ordezkari gisa, alegia; emakume guztiei ahalduntzeko aukera gerturatzeko sortutako elkartea, berretsi ahal izan genuen negozio bat abian jartzerakoan aktibatu beharreko giltzarrietako bat konfiantza dela. Izaskun bai bezero eta enpresa hornitzailearen arteko konfiantzaz eta bai emakumeek euren buruengan eduki behar duten konfiantzaz ari zen, ekintzailetzan genero gap bat dagoelako eta hura gainditzea garrantzitsua da ekimenei berdintasun baldintzetan heldu ahal izateko.
Topaketan, bertaratutakoek euren egoera azaltzeko eta zalantzak partekatzeko aukera izan zuten. Espero dugu topaketa hau horietako batzuk argitzeko baliogarria iruditu izana.
Getxo Elika Getxo Kirolak erakundeak eta Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapeneko sailak sustatutako ekimena da eta harekin elkarrizketa, elkartrukeak eta inspirazioa sortu nahi du, elikadura osasungarriaren inguru.
Newsletter-ean izena eman dezakezu https://www.getxoelika.eus/ web gunean eta esperimentatze, ikaskuntza eta berrikuntza gune honetan modu aktiboagoan parte hartu nahi izanez gero bat egin erkidegoarekin
Eskerrik asko denori.