Eskola jantokiak eta elikadura osasungarria

Eskola jantokiak eta elikadura osasungarria

Lekua: Fadurako ostalaritza-zentroan

Eguna:  Maiatzaren 31n

Ordua: 18:30ean

Maiatzaren 31n, ostegunean, Getxo Elika elikadura osasungarria sustatzeko programak antolatuta, Elkarrizketa Osasungarrien lehen edizioa egingo da, eta oraingoan eskoletako jantokietan oinarrituko dira. Topaketa 18:30ean izango da Fadurako ostalaritza-zentroan, eta hainbat espezialistak parte hartuko dute, ikuspegi ezberdinen bitartez, eskola-mailan elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeak duen garrantziaz aritzeko.

Modu horretan, Juan Bautista Zabala LHI-ko Esther Irastorzak eta Nuestra Señora de Europa ikastetxeko Maite Massanak Getxoko ikastetxe horietan burutzen ari diren nutrizio-hezkuntzako bi esperientzia garrantzitsu aurkeztuko dituzte. Horiez gain, Askora enpresako Iratxe Casadok Mahi-Mahi proiektua ezagutzera emango du; hau da, 2017ko Service Design Award delakoetan finalista izandakoa, jantokiak diseinatzeko metodologia berria proposatzen duena, ohitura osasungarriak bultzatzea errazteko. Halaber, topaketan, maila akademikoko, profesionaleko eta instituzionaleko osasun-arloko espezialistak biltzea aurreikusten da, ikuspegi zientifikoa emateaz gain, Eusko Jaurlaritza gai horren inguruan abian jartzen ari den planen berri emateko.

Getxo Elika Getxoko Udaleko Ekonomiaren Sustapeneko arloak eta Getxo Kirolak-ek bultzaturiko ekimena da, Peñascal Kooperatibarekin batera, eta helburuetariko bat da ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak barne izango dituen komunitate bat sentsibilizatzea eta sortzea Getxon.

Elkarrizketa Osasungarri horiek doakoak dira, baina joan behar izanez gero, mezua bidaltzea gomendatzen da helbide honetara: kaixo@getxoelika.eus.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/proyectos.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies