Euskadik Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren aldeko apustua egiten du

Euskadik Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren aldeko apustua egiten du

Lekua: Getxoko Elkartegi. Ogoño Kalea, Areeta, Getxo

Eguna: irailak 27

Ordua: 18:30

Elikadura Osasungarria eta Iraunkorra Euskadiko ardatz estrategiko nagusienetarikoa izatera iritsi da, eta osasunaren prebentziotik eta ingurumenaren iraunkortasunetik hasi eta garapen ekonomikora bitarteko eremuak hartzen ditu bere baitan.

Gai horren inguruan topaketa egingo da 18:30etan, Areetako Elkartegin (Ogoño Kalea), eta Getxo Lanek parte hartuko du, Getxok sektore horretan sustapen ekonomikoa bultzatzeko duen posizionamenduarekin. Eusko Jaurlaritzako Lucía Diaz de Lezana Osasun sailburuakEuskadin Elikadura Osasungarria izateko ekimenak” programara gerturatuko gaitu; Elika Fundazioko Amaia de Ariñok, berriz, elikadura zirkularraren esparruan Ingurumeneko Esparru Programa aurkeztuko du. Bestalde, Haziko Nagore García Belmontek NIREA ekimenaren berri emango digu, lehen sektorearen ekonomia suspertzeko eta landa-ingurunea indartzeko; eta Matxalen Uriartek, Azti Tecnaliakoak, Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana (PEGA) eta kontsumo-eredu berriak elikadura osasungarrira egokitzeko bultzatzen ari diren ekimen zehatzak azalduko dizkigu.

Jardunaldia ostalaritza eta tokiko merkataritzaz gain, enpresa eta ekintzaileei zuzenduta dago eta, oro har, Elikadura Osasungarriaren eta Iraunkorraren inguruan zer-nolako ekimen publikoak garatzen ari diren jakin nahi duten pertsonei. Elkarrizketa Osasungarriak doakoak dira. Izena emateko, posta elektroniko honen bitartez harremanetan jarri behar da: kaixo@getxoelika.eus

Getxo Elika Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoak eta Getxo Kirolakek bultzaturiko ekimena da, eta horren helburuetariko bat da sentsibilizatzea eta Getxon komunitate bat sortzea, ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak barne hartuaz.

Elkarrizketa Osasungarri horietara joateko ez dago ordaindu beharrik,  baina joatekotan baieztatzea gomendatzen da posta elektroniko honetara idatzita: kaixo@getxoelika.eus.

Izen-emateakhttps://goo.gl/kVMucZ

 

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/09/San-Lorenzo_5.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies