Getxo Elika aurkezteko ekitaldia – Parte-hartzearen gaineko emaitzak.

Getxo Elika aurkezteko ekitaldia – Parte-hartzearen gaineko emaitzak.

Otsailaren 1ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Getxo Elikaren aurkezpen-ekitaldia egin zen Fadurako ostalaritza-zentroan. Bertan parte hartu zenuten elikaduraren balio-katearen barruko eremu ezberdinetako pertsona ezberdinek, interes eta ezagutza desberdinetakoak, baina gure lurraldean elikadura hobetzeko helburu bera dutenak.

Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara joateagatik (egindako gonbidapenen %90 baino gehiago) eta modu aktiboan parte hartzeagatik, horri esker elikadura osasungarrian eta iraunkorrean oinarritutako gizarte-aldaketaren prozesua eraikitzen hasi baikara Getxon.

Lerro hauen bitartez hartutako konpromisoari jarraiki, hemen uzten dizuegu, modu grafikoan, elkarrekin egindako lanaren emaitza, komunitate honen lehen zumeak eraikitzen hasi dena

Ekosistema desberdina

Elikaduraren balio-kateko maila ezberdinetako agenteak eta ordezkariak elkartu ginen; besteak beste, aipatzekoak dira Osasun Publikoa, Azti-Tecnalia, Nirea, ekoizleak, sukaldariak, kontsumitzaileak, tokiko agenteak, ekintzaileak eta herritarrak. Ekosistema mapa interaktiboan ikus dezakezue:

Harremanak eta konexioak

Pertsona bakoitza arlo jakin batetik etortzen den arren, guztiok jakin badakigu beste eremuetako beste pertsonekin eta erakundeekin elkartzea ona dela gure ikuspegia osatzeko, zenbait proiektu bultzatzeko edo bestelako interes ezberdinak medio. Azken finean, guztiok konektatuta egotea nahi dugu.

Begiratu ondorengo mapa interaktiboan sor ditzakegun konexio guztiak:

Lankidetzak

Lankidetzez hitz egiterakoan, Getxo Elikak bultzatzea aurreikusita dituen sei jardueretariko batean zehazten badugu (agenteekin konektatzea, aukerak identifikatzea, proiektuak bultzatzea eta erraztea, zabaltzea eta onartzea), saioan parte hartutako agenteek jarduera-ildo horietako bakoitzean esku hartzeko eta horiek aktibatzeko dugun interesa nabarmendu eta zehaztu dugu, ondorengo mapan ikus daitekeen moduan:

Esperimentazioa eta prototipoa        

Gauza berriak probatzeaz hitz egiten badugu, ondorengoa ziurtasunez esan dezakegu: Getxo Elikan arima berritzailea dugu, eta elikadura osasungarriaren arloan eremu berriak miatu nahi ditugu, helburuak jarrita, kolaboratzaileekin, azterketak eginaz,… Jakin nahi zeintzuk diren? Begiratu mapa interaktibo hau:

Ezagutza partekatzea

Eta partekatzeaz ari bagara, ez gara urrun geratzen. Sareak asko du eskaintzeko.

Horren erakusgarri honako mapa hau:

Zuen laguntzari esker, hurrena ekintzak diseinatzeko, neurri batean, kontuan hartuko dira ekitaldi honetan egindako aurkikuntzak, eta horien berri emango dizuegu unean-unean. Dagoeneko zuen eskura gaituzue gurekin izan nahi duzuen edozein elkarrizketarako.

Ekitaldia

Ezbairik gabe, argi geratu zen Getxo Elika Komunitateari izugarri gustatzen zaiola ekimena. Oso ondo pasa genuen, eta, lana egiteaz gain, Gurutxe Beitía eta Iñaki Maruri aurkezleekin, formatu ludikoan, gozatzeko aukera izan genuen guretzat azpimarratu beharrekoak diren alderdiez; hala nola,  konturatzea beharbada gure ohiturak ez direla izan behar luketen bezain osasungarriak, Euskadin produktu onak ditugula eta horiei balioa ematea garrantzitsua dela, eta elikadurak osasunean duen eragina benetan adierazgarria dela.

Halaber, Peñascal Kooperatiboak eta ostalaritza-eskolak prestatutako janariaz gozatzeko aukera izan genuen

Ametsak

Jada saltsaren erdi-erdian gaude. Lehen urratsak ematen hasi dira dagoeneko, eta Getxo Elikan mugituko gaituzten eta etorkizunerako amesten dugun bidea egiten laguntzeko jarduerak prestatzen ari gara. Hona hemen horietako batzuk, guretzat oso inspiragarriak.

  • Elikadura gure haurren eta gazteen hezkuntza-planen barnean
  • Elikadura-produktu osasungarriak, aberatsak eta prestatzeko errazak
  • Elikadura osasungarriak duen garrantziaz gehiago jabetzen den gizartea, kokapenaren zein prezioaren aldetik produktu eskura errazagoak, eta jatetxeetan elikadura osasungarriaren eskaintza zabaldua. Elikadurari buruzko informazioa, egiazkoa, zientifikoa, froga daitekeena eta egiaztatua
  • Kirolarien elikadura hobetzea produktu naturalen bitartez, 0 Km-ko produktuekin, edozein ezjakinentzat sukalderako sukalde-teknikekin, baina emaitza organoleptiko onekin
  • Produktu osasungarriak kontsumitzeko aukera ematen duen ingurunea, produktu fresko eta biologikoen eskaintza handiagoa tabernetan, lokal publikoetan, jatetxeetan,…

 

Oraindik ez bazara manifestura batu, zure zain izango gara!

BAT EGIZU MANIFESTUAREKIN

 

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/getxoPuerto.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies