Fátima Líbano – Hasteko

Fátima Líbano – Hasteko

Jardunbide egokiak Plastikoen ezabapena eta beharrizanen araberako kontsumoa
Kontaktua https://www.facebook.com/pg/hastekogetxo
Getxo Elika Getxo Elika-ko kidea 2019ko ekainetik

Plastikorik gabe bizi eta elikatzea

Pasadan apirilean bere denda zabaltzea erabaki zuenean, Fatimak ez zekien ze nolako nahaspilan sartzen ari zen. Erabilera bakarreko eta plastikozko produkturik gabe inaugurazioa egitea lan neketsua izan zen, proiektu hori oztopatu ordez, proiektu hau martxan jartzeko beharraren ideia indartu zue

Fatima kontsekuentea izan behar zen: koherentea bere proposamenarekin eta guztiaren gainetik, norberarekin. Izan ere, Hasteko, bere enpresa proiektua, hiru ezaugarrik bereizten duten denda da:

  • Plastiko gabezia. Merkaturatzen dituen produktu guztiak plastikorik gabe biltzen dira, kristalezko txarroak, paperezko edo oihalezko poltsak erabiltzeko aukera eskainiz, edo etxetik ekarri nahi duzun ontzia erabiliz.
  • Ez dago gutxieneko kopururik. Behar duzun produktu kantitate zehatza eros dezakezu, alferrikako xahutzea saihestuz.
  • Fatima elikadura-saileko produktu ekologikoa eta hurbila aurkezten ahalegintzen da, poluzioa sortzen duten garraiobideak saihestuz eta produktorearekin bitartekaririk gabeko zuzeneko kontaktua bilatuz.

Ideia egun baten Bilbotik ibiltzen ari zela ontziratu gabeko produktuak merkaturatzen zituen denda bat aurkitu zuenean bururatu zitzaion norbere buruari galdetuz produktu-sorta handituz Euskadiko plastikorik gabeko lehen supermerkatua zergatik ez sortu?

Horrela jaio zen Hasteko, plastikorik gabeko kontzientzia naturaltasunarekin, ekologikoarekin eta ber-bertakotasunarekin. Eguneroko erabilerako produktuak eskaintzen dituen supermerkatua: “Momentuz elikadura lehorra dut, gauzak nola doazen ikusi arte. Fruitu lehorrak, pastak eta arrozak, egoskariak, espeziak, gosari naturalak, eta abar daude. Ontzi bezala hiru aukera eskaintzen ditut: berrerabil daitezkeen paperezko poltsak,  oihalezko poltsak eta beira-poteak.  Jendea ontzi propioekin ere etor daiteke: tuper batekin, bere botearekin, bere poltsarekin,… “Pisu hori, preziotik deskontatzeko, beti balioztatzen da” azpimarratzen du Fatimak. Gero, txoko bat dago etxeko eta higiene pertsonaleko artikuluentzat ; xaboiak, garbigailurako garbigarriak, etxerako garbigarriak, plater-ikuzgailua eta bikarbonatoa. Produktu guztiak abere jatorri eta petrokimikorik gabe.

Aparejadore heziketa duen emakume honen lehen zalantza bere proiektu berriaren kokalekua izan zen, bai Bilbon, non bezero potentzialeko masa kritiko handiagoa dagoen, edota bere herrian, Getxon, non elikadura osasungarri eta jasangarriarekin kontzientziatutako populazio oinarri bat izateaz gain, ingurune-kontzientzia handiago bat dagoen.

Buruarekin pentsatzen da baina erabakiak bihotzarekin hartzen dira eta Fatimak bere proiektuaren oinarriak bere erroetan ,Getxoko erdialdean bertan jartzea erabaki zuen.

Ibilbide berri honen lehen bi hilabeteetan erantzuna ezin hobea izan da. Hasiera baten, bezeroaren profila oso zehatza izango zela pentsatu bazuen ere, Hasteko-ra profil anitzeko bezeroak hurreratzen dira eta testu honen idazleak duda barik berretsi dezake honakoa: elkarrizketak iraun zuen 90 minutu eskasetan, pertsona helduak euren ontzi berrerabilgarriekin eta establezimenduren proposamenagatik interesa agertzen zuten gazte eta familiak ikusi al izan genituen.

Oso bitxia da, azpimarratzen du Fatimak, bezeroak elkarri aholkuak ematen ikustea edo nola laguntzen duten jada ez darabiltzaten ontziak utziz beste bezero batzuek berrerabili ez ditzaten.

Aparejadore lanak ez zuela betetzen konturatzeak mugiarazten du; konektatzen duena naturagatik eta bereziki itsasoa eta bere sorterriarekiko sentitzen duen maitasun sakona da; “Itsasoa, nire lurra da”, dio; eta kirola, baina ez kirol konbentzionala, baizik eta zirku bateko karpa azpian garatzen dena, agian horregatik ez du irribarrea galtzen eta  trapezio batetik jauzi egitea balitz bezala,  ez zaio kostatzen abentura berri bat hastea.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/08/hasteko.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies