Félix Losada – Mandrágora Jatetxe begana

Félix Losada – Mandrágora Jatetxe begana

Praktika Ona Gastronomia Begetarianoa / Beganoa. Km 0. Iraunkorra, Soziala eta Erantzulea
Harremanetarako https://www.mandragoragetxo.com/
Getxo Elika Getxo Elika elkarteko kidea 2019ko abuztutik

Elikadura beganoa, iraunkorra eta erantzulea.

Felixen ustez sukaldaritza begetarianoa eta beganoa bizi proiektua da. Zerbaitengatik 80eko hamarkadetik praktikatzen du, baina, fundamentalismorik gabe.

Bere ustez, bizitzarekin, naturarekin eta batez ere bere buruarekin adiskidetzeko bide bat da. Bere kasuan, krisi existentzialak eragindako prozesu batean parte hartu zuen, eta nolabaiteko kaosa ordenatzeko eta bere autoestimua hobetzeko balio izan zitzaion.

Eta ordutik gorputza elikatzeko modu hori praktikatu du, baita bizimodu gisa ere, Bilboko erreferentziazko jatetxe begetarianoenetariko batekin abenturari ekin egin zionetik: Garibolo, nahiz eta duela zenbait urte Felixek kezkek eragindako proiektu honi utzi arren.

Arte Ederretan lizentziatua da, museologia, museografia eta filosofia ikasi zituen, beraz, denbora batez bere lana zenbait interpretazio zentrorako proiektu desberdinekin uztartu zuen, Henri Riviére-k proposatutako museo ereduan oinarrituta. Bertan, interpretazioa, komunitatea eta lurraldea ezinbestekoak dira.

Beranduago artisau garagardoak sortzeko proiektu berri bati ekin egin zion, alegia; bere beste zaletasun handienetariko bat, eta nabari zaio malta bikoitzez, lupuluz edo garagar-legamiaz hitz egiten duenean, … begiak aldatzen zaizkio eta ezinezkoa zaio bere ezagutzak agerian ez uztea, marketin estrategia gisa, okerreko marketin gisa, benetako garagardoaren balioaz jabetzen saiatzen diren konpainia handien aurka egiten duen bitartean: “Artisau garagardo bat dastatzen duzunean, dagoeneko, gainontzeko garagardoek ez dute zapore berbera. Agian osatze metodoak errepikatu ditzakete baina ezin dira botila bakoitzean uzten duten eta zurrupada bakoitzean dastatzen den arimarekin lehiatu”.

Baina gastronomia beganoak gailentzen du eta duela gutxi bizi den herrian jatetxe begetariano bat irekitzea erabaki zuen, Getxon. Mandrágoran elikadura osasungarriko arloan duen esperientziak eta artisau garagardoarekiko duen pasioak bat egiten dute. Hori guztia, osoko elikadura proposamena eskaintzen duen menu batekin, sukaldaritza tradizionalean oinarrituta, baina nazioarteko ukituekin eta betiko sukaldaritzako zaporea, lurrinak eta ehundura ekarriz. Jolas hau nabarmentzen da “hanburgesa beganoan”: amarrua izango balitz bezala, ezagutzen dugun betiko hanburgesaren mailaren parekoa. “Elikadura ohitura batzuk ezarrita ditugu eta lehendabizi begiekin jatera ohituta gaude”.

Garatutako herrialdeok gure elikadura aldatu beharko dugu klima aldaketak planeta suntsitzea ez badugu nahi” gogorazi digu. “Horrela ohartarazi du NBEk txosten zientifiko batean, non gomendatzen den, besteak beste, fruta eta barazki gehiago jatea”.

Baina Mandrágora jatetxe begano bat baino zerbait gehiago da, bertako, gertuko eta sasoiko produktuaren aldeko apustua egin duen sukaldaritza da, proiektu sozial bat da, artearekin, kulturarekin, heziketarekin eta berrikuntzarekin lotuta.

Solasaldi hau garatzen den bitartean, jatetxeko hormetan kolore biziez osatutako koadroak ikus ditzaket zintzilik.

Felixek azaldu dit “Amiarte” proiektuan parte hartzen dutela, alegia; arte azalpena gizarteratze bide gisa erabili nahi duen proiektua. Pintura, arte, dantza eta hizkuntza heziketa bezalako arte euskarriak, “etorkin hauetako askok, dagoeneko, heziketa sendoa dute, baina hizkuntza besteekin erlazionatzen uzten ez dien oztopo handia da”. Óscar Wilde-k zion bezala: “Artea existitzen da mundua pefekrtua ez delako”.

Hasieran esan dugu; Felixen ustez gastronomia beganoa bizitzarekin eta batez ere norberaren buruarekin adiskidetzeko modu bat da.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/09/Mandrágora-restaurante.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies