Hola Platera. Jakien kaloriak xurgatzen dituen platera

Hola Platera. Jakien kaloriak xurgatzen dituen platera

Diziplina anitzeko gazte batzuek sortu dute ontzi asmotsu hau; besteak beste, Aitor Bilbao getxotarrak. Gainazaleko zulo txikiei esker, plater bakoitzaren kaloria kopurua % 30 ere murritz dezake.

Jakiak, beren formatu, zapore eta kolore guztietan, txundigarriak dira. Guztiok gaude ados horrekin. Hala ere, batzuetan, zaila da elikagai batzuen kontsumoa eta bizimodu osasungarri eta aktiboa uztartzea. Zorionez, Bizkaiko enpresa gazte batek Hola asmatu du, lirain egoteari utzi gabe jarraitu ahal izateko jakiez gozatzen.

«Ez aldatu jaten duzuna; aldatu platera» goiburupean, Hola platerak sukaldaritzako azken teknologia darabil: 1.500 zulo txiki baino gehiagoko gainazala, elikagaien koipeak bereizi eta xurgatzeko, zure gorputzera irits ez daitezen. Sortzaileen arabera, diseinuko baxera honen oinarrian mekanismo bat dago, eta, hari esker, olioa bereiz daiteke, eta jakien kaloriak % 30 ere murriztu. Ohiko jakietan, 100 eta 200 kaloria artean gutxiago kontsumituko dira.

Asmakizun honetan parte hartu duen diziplina anitzeko taldearen arabera, «ez dugu nahi inork gustukoak dituen jakiak jateari uztea; jaki horietaz gozatzen jarraitzea nahi dugu, eta, aldi berean, osasuna zaintzen lagundu».

Hola baxeraren sustatzaile Aitor Bilbao getxotarrak esan duenez: «osasuntsu jatea ez da kalitateko elikagai ekologikoak erostea soilik. Sukaldeko tresna ekologikoak eta janaria prestatzeko teknika egokiak erabiliz gero, mantenugaiak mantenduko ditugu, eta ez ditugu irentsiko substantzia kaltegarriak».

Plater asmotsu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan diseinatu da. Bertan, sortzaileek Hola sistema ikertu, garatu eta patentatu dute.

Teknologia

Haren mekanismoa itsas belakietan inspiratuta dago, haiek beren kanalak eta zuloak erabiltzen baitituzte oxigenoa eta jatekoa bereizteko. Belakienak ez bezala, Hola plateren zuloak lipidoak (koipea eta olioa) iragazteko diseinatuta daude. Sortzaileetako batek, Ander Méndezek, azaldu duenez, «kontuan izan behar da olio bakoitzaren biskositate dinamikoa eta dentsitatea, elikagaietan dauden olio desberdinek biskositate eta dentsitate desberdinak baitituzte».

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/agenda.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies