Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa

Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa

Lekua: Fadurako ostalaritza-zentroa

Eguna:  ekainak 22

Ordua: 18:00

Elkarrizketa Osasungarrien programarekin jarraitzeko, datorren ostiralean, ekainaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, bigarren edizioa egingo da Fadurako ostalaritza-zentroan, Getxo Elikak antolatuta, eta oraingoan Iraunkortasuna Jatetxeetan gaia izango dute mintzagai.

Jardunaldia batez ere jatetxe-sektorearentzat da, tokiko jatetxeekin, kafetegiekin eta hotelekin hitz egiteko ekoizpen-ereduen eta egungo kontsumo-joeren inguruan.

Horretarako, Etxanobe Jatetxeko Fernando Canales gerturatuko zaigu; hau da, otordu iraunkorraren defendatzaile sutsuetariko bat, tokiko ekoizleei zuzenean erostearen aldeko apustua egiten duena, menuen kalitatea hobetuaz eta kostuak doitzea lortuaz.

Halaber, gurekin izango da Leire Escajedo, Urban Elikakoa; diziplina anitzeko talde hau Euskal Herriko Unibertsitatean sortu zen, hirietan elikadura osasungarriak eta behar adinakoak lortzea galarazten diguten eragozpenak ezabatzeko asmoarekin.

Peñascal Kooperatibaren izenean, iraunkortasun sozialaren eremutik, Ibon Guarrotxena etorriko da, Fadurako sukaldeko arduraduna. Era berean, Unai García Gallastegik, Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetzako teknikariak Administrazioaren ikuspegia azalduko digu.

Gero eta jende gehiago dira gertuko elikadura, elikadura iraunkorra eta osasungarria eta ingurumenarekiko inpaktua murrizten duena nahi dutenak; hori dela-eta, jardunaldi hau ezinbestekoa da Getxoko ostalaritza eta sukaldaritza sektorearentzat.

Elkarrizketa Osasungarriak doakoak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan posta elektroniko honen bitartez: kaixo@getxoelika.eus

Izen-emateak: https://goo.gl/kVMucZ

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/06/getxo-elika-28-de-34.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies