Javier Izarra – Tamarises Izarra

Javier Izarra – Tamarises Izarra

Praktika Ona Km 0 produktua, ingurumen jasangarritasuna
Harremana https://tamarisesizarra.com/
Getxo Elika Getxo Elika elkartearen kidea 2018ko urritik

Javier Izarra – Tamarises, Zentzu Komuna

Zalantzarik gabe, elektronikak profesional on bat galdu zuen, baina gastronomiak, berriz, erreferentziazko chefetako bat irabazi du, Getxon ez ezik, Euskal Herri osoan ere. Nahiz eta amaren sukaldea erretzeko zorian egon, 14 urterekin, madariak ardoarekin prestatzen ari zen bitartean.

Etxean, profesionalak izan gabe, oso ondo jaten zen. Javierrek amonaren irudia sutegietan dauka oroimenean gordeta, sukalde tradizionalean, etxekoa, betikoa. “Etxeetan janaririk gozoena egin ohi da beti; txikietatik dastatzen ditugun zaporeak harekin lotzen ditugu. Eta zapore horiek ez dira inoiz ahazten

Informatika maisutza ikasketak amaitu ondoren, berehala konturatu zen hura ez zela bere bidea, eta ostalaritza eskola pribatu batean izena eman zuen, Bilbon. Sekula ez da berandu, bide txarra uzteko eta hura izan zen bizitzan hartu duen erabaki hoberenetariko bat.

Hor Fernando Canales ezagutu zuen. Hura maisutzat jotzen du eta harekin bere ibilaldi profesionalari ekin egin zion Etxanoben. Gainontzekoa eguneroko erronkei buruzko istorio bat da: 2006 eta 2012 artean sukalde buru joan zen Atxondoko Akebasora eta 2012ko apirilean Tamarises Izarra jatetxeaz arduratu zen Getxon, alegia: bere abizena daraman erreferentziazko jatetxe bat:  zure izena jartzen duzunean harekin bat egiten duzu, eta erronkari aurre egin behar diozu”.

Javierren ustez, sukaldaritza osasungarria eta jasangarria zentzu komunari dagokio. Estresak jota eta astirik gabeko mundu batean bizi gara. Gure elikadurak gure kaosaren pausuei jarraitzen die, baina zorionez, gauzak aldatzen ari dira.

Alde batetik, sektorean sartzen diren profesional berriak gero eta gehiago jabetzen dira bezeroei eskaintzen zaizkien produktuei buruzko gogoeta eta logistika eta ekoizpen sistemek gure eta planetaren osasunari eragiten dieten kalteari buruzko gogoeta egin behar dela.

Bestalde, bezeroek jaten dutenari buruzko, haren jatorriari buruzko informazio gehiago eduki nahi dute, eta argi eta garbi galdetzen dute nongoa den tomate hau edo legatza amukoa den ala ez. Eta hori egunetik egunera nabarmenagoa da.

Izan ere, ez da gauza bera, eta ez dauka zapore berbera, hemendik 3.000 kilometrora landatu den tomate bat, modu estentsiboan, aplikatzen zaizkion ongarriak eta ongailuak zaindu gabe, sasitik atera egin dela 15 eguneko bidaia batean hozkailuetan ontzeko, lurra, itsasoa eta airea kutsatuz, etab.; eta gure baserrietan landatu den tomate bat, jan baino bi egun lehenago bilduta, bere elikagai eta zapore guztiekin eta, zalantzarik gabe, gure hozkailuan gehiago irauten duena.

Ez da gauza bera, ez dute zapore berbera.

Kezkatuta dago KM 0 produktuarekin, zapore tradizionalekin eta ingurumenarekin. Hori dela eta, ur purua erabiltzen du janaria prestatzeko. Ur honek, alderantzizko osmosi sistema baten bidez, sareko ura aprobetxatzen du eta produktuen jatorrizko zaporea baldintzatu ditzaketen produktu kimiko eta bakteria guztiak askatzen ditu.

Gogoan dauka, herrira joaten zenean, iturburuko ura jasotzera bidaltzen zutela, janariak ez zuelako zapore berbera iturriko ura erabiliz gero, eta azkarrago egiten zen, energia aurrezteaz gain. Zentzu komun hutsa.

Zer esan dezakegu, aisialdian, barazkian lan egiten gozatzen duen pertsona bati buruz, tomateak, piperrak, ilarrak, etab. hazten ikusten, “nolako ilar sasoia izan dugun aurten!!” eta goizero, lehen solairuko leihoetara ateratzen denean, Ereaga hondartza aurrean, bere itsasoko eta bere lurreko sukaldaritzarekin, produktuekin eta zaporeekin duen konpromisoa berritzen duena.

Javier Izarra, sasoiko produktuak, km 0 eta sukaldaritza tradizionala erabat errespetatzen ditu, letra larriez idatzitako proposamen gastronomiko batean.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/06/tamarises_restaurante_page.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies