José Manuel Rodrigo – Lamiak Hurbilekojalea Zentroa

José Manuel Rodrigo – Lamiak Hurbilekojalea Zentroa

Jardunbide egokia Gorputza-Adimena integrazioa eta elikadura ekologikoa, tokikoa eta garaikoa
Harremana

Los Puentes Kalea, 7, 48993 Getxo, Bizkaia

http://www.centrolamiak.com/

Telf 946 56 13 48

Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko martxoaz geroztik

Elikadura kontzientea

Jose Manuel Rodrigo ohartu zen zuen bizitza-erritmoak eta -estiloak ez zuela inora eramango.

Konpainia multinazional batean aholkulari informatikoa zen, egunean 14 orduz egiten zuen lan, eta estres eta antsietate mailak bizimodua beste era batera planteatzera eraman zuten. Antsiolitikoek arazoa ezkutatu besterik ez zutela egiten ohartu zen, eta arazoa haren bizitza-estiloa zen.

Lehenik eta behin, gomendatutako Tai-chi klaseetan eman zuen izena, arima lasaitzeko, eta hortik bizitza aldatuko zion prozesua egiten hasi zen; hau da, naturopatia, masajea, mindfulness, e. a. bezalako ikastaro ugari egin zituen. Era berean, elikadura osasungarria izatea osatzeko ezinbesteko zatia zela ohartu zen.

Prestakuntza-prozesuaren ondoren, hitzaldiak ematen hasi zen ikastetxeetan, enpresetan eta talde ezberdinei, eta pixkanaka-pixkanaka hasiera batean bizitzeko filosofia bat zela ematen bazuen ere, ekintzailetzako esperientzia bat bilakatu zen, haren bizitzako emakumearekin, Nagorerekin, batera.

Modu horretan, Lamiak Hurbilekojalea Zentroa sortu zen. Zentroaren ustez, estilo osasungarria izateko, funtsezko hiru elementu kontuan hartu behar dira:

  • Gorputza – Ariketa fisikoa
  • Adimena – Meditazioa
  • Elikadura osasungarria, ekologikoa, garaikoa eta hurbilekoa. Zeren José Manuelek dion moduan, “naturak behar duzun elikagaia ematen dizu, behar duzunean”.

Eta dena prebentzioaren ikuspegitik, “erronka osasuntsu egotea” baita.

Orain José Manuel beste pertsona bat da, eta ez du haren bizitzako beste une batean izandako estresaren eta antsietatearen aztarnarik. Elkarrizketa lasai doa, baina soilik aldatzen da hau esatean: “ekoa” dena, “tradizionala”, “benetakoa” eta “osasungarria” dena modan daude, eta  “agintzen” eta “konpromisoa hartzen” duten produktuak aurkitzen ditu elikadura osasuntsuari buruzko titular handietan, baina tranpa letra txikian dago.

Hori dela-eta, seme-alabei jaten dutenaren etiketak xehe-xehe irakurtzen erakusten die eta etorkizunean izango duten osasuna orain jaten dutenaren araberakoa izango dela ohartarazten.

“Elikadura egokiak duen garrantziaz gero eta gehiago ohartzen gara, baina arazoa da handientzat negozioa izaten hasten dela, eta, nire ustez, elikaduran benetan garrantzitsua den horretan kutsadura sortuko du…”

Ondorioz, prestakuntza handiagoa eskatzen du eskoletan eta erakunde eta agintari administratiboek eta osasun-arlokoek elikadura osasungarriak duen garrantziaren inguruan informazioa ematea. Eta batez ere elikadurako enpresa handiak gehiago kontrolatzea eskatzen du.

“Etorkizunak kezkatzen nau, nora goazen, espero dut oker egotea, baina soilik irabazi-marjinak ikusten dituzten korporazio handientzat hau negozio bilakatzen bada, elikadura osasungarria eta iraunkorra pikutara joango da”

José Manuel eta Lamiak Zentroa Getxon elikadura osasungarria eta iraunkorra izatearen aldeko apustua egiten ari dira modu erabakigarri eta aktiboan.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/04/meditacion.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies