Eskolako hezkuntza eztabaidan. Esperientziak eta lehen ondorioak

Eskolako hezkuntza eztabaidan. Esperientziak eta lehen ondorioak

Pasa den maiatzaren 31n (osteguna), Getxo Elikak antolatutako Elkarrizketa Osasungarrien lehen edizioan, eskolako jangelez hizketan aritu ginen, eskola-mailan elikadura-ohitura egokietan hezteko benetako aukera eskaintzen baitute.

Jardunaldian, elikadura osasungarriaren hezkuntzan interesatutako 26 pertsona eta eskoletako jangelak bildu ginen, gurekin izandako hizlarien esperientziak eta iritziak entzutearren

Saioan zehar, Juan Bautista Zabala LHIko Esther Irastorzak azaldu zigun gelan nola landu daitezkeen elikadura osasungarriaren inguruko funtsezko alderdiak; halaber, hezkuntza-eduki ezberdinak sakontzeaz gain, adiskidantza, talde-lana eta erabakiak hartzea bezalako balioak ere jorratu daitezkeela erakutsi zigun.

Era berean, Europako Gure Ama ikastetxeko Maite Massanak aurkeztutako beste hezkuntza-esperientzia batean azaldu zigun hezkuntza-maila guztietan ohiturak hartzea azpimarratzen dutela.

Bi esperientzien arabera, benetako heziketa da daudenen artetik aukera onena hautatzen erakustea.

Jardunaldian, medikuntzako bi espezialista ere izan ziren: David Rodrigo Carbonero doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kardiologiako espezialista eta Alberto Olaizola doktorea, Osakidetzan endokronologiako eta nutrizioko klinika-burua. Lehenak hezkuntza-sistema ekosistema kardiobaskularra bezala marraztu zuen, elikadura osasungarria sustatzeko hezkuntza-programak ezartzea funtsezkoa izanik. Bigarrenak, berriz, jarduera fisikoak duen garrantzia azpimarratu zuen, eta medikuntzatik piramide nutrizional okerra zabaldu dela esan zuen; hots, zerealei garrantzi gehiegi ematen diena. Horrela, barazkiak eta frutak bereziki kontsumitu behar direla nabarmendu zuen.

Ildo berean, Iratxe Casadok, Askora enpresako berrikuntza-proiektuetako arduradunak, eta Eneko Antolínek, Abusu Ikastolako (Bilbo) sukaldariak, Mahi-Mahi proiektua aurkeztu ziguten; hau da, 2017ko Service Design Award-eko finalista; horren  bitartez, eskola-jangelen diseinua aldatzea proposatzen dute, 80. hamarkadan ainguratutako egungo eredua, espazio horretako hezkuntza-aukerak izugarri mugatzen dituena, hausteko. Haien hitzen arabera, “sortzen dugun giroan, protagonistak haurrak dira, eta orain mahaia prestatu, janaria zerbitzatu eta dena jasotzen dute, isilago egon eta tertuliak ere egitearekin batera”.

Askora esku hartzen ari da Osasun Publikoak eskolako jangeletan elikadura hobetzeko abian jarritako proiektuetan. Horrela adierazi zigun Santiago Valcarcel Alonsok, Bizkaiko Osasun Publikoko Programen buruak; besteak beste, ‘Eskoletako jangelak 360º eguneratzea’ proiektua azaldu zigun, Euskadin Elikadura Osasungarrirako Ekimenen barruan kokatua eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena.

Santiago Valcarcelek nabarmendu zuen eskoletako jangeletako kalitatea ezin hobea dela, hobetu badaiteke ere, batik bat gazteenen gustuetara egokitzeko. Hori lortzeko, hobekuntza-proiektuak abian jarri dituzte, fruta eta barazkien kontsumoa gehitzean oinarrituta eta arrain urdina hobeto onartutako forma eta testurekin sartzeko, besteak beste.

Jardunaldiaren ondorio nagusia izan da kontuan izan behar dugula neska-mutikoen elikadura batez ere etxean hasten dela, %80 inguru; beraz, funtsezkoa dela familia-testuinguru horretara eramatea elikadura osasungarriari buruzko oinarrizko gomendioak.

Ondorioz, garrantzitsua da haurrak elikadura osasungarriko ereduetan heztea, elikaduraren ereduaren aldaketan funtsezko papera betetzen baitute, eskolan ikasitakoa familiara eramanaz. Azken ildo horren barnean, Osasun Publikoaren programetan, familientzako laguntza-gida argitaratuko da, eta guk, jakina, argitaratzen denean horren berri emango dizuegu.

 

Getxo Elika proiektua interesatzen bazaizu eta balioa eman diezaiokezula edo elikadura osasungarriaren bitartez aldaketa soziala bultza daitekeela uste baduzu,egin bat gure komunitatearekin.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/05/comedores-escolares.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies