Lipigenia, zehaztasun-elikaduraren bila. ATZERATU

Lipigenia, zehaztasun-elikaduraren bila. ATZERATU

Lekua: Fadura jatetxea

Eguna: ATZERATU

Ordua:

Garbi dago, pertsona guztiak desberdinak gara. Karga genetikoak, bizimoduaren historikoak, inguruneak,… gure organismoaren egoera erabakitzen dute.

Orduan, zergatik eskaintzen dizkigute dieta edo aholku nutrizional berak pertsona guztioi?

Baina, eraginkorrak izan daitezen, elikadura pertsona bakoitzaren premia espezifikoetara egokitu behar da.

Gure organismoaren zelula-funtzionamendua mintz zelularrak zehazten du; zehatzago, mintz horren gantz-azidoen konposizioak: mintz lipidomikoa, elikagai ezberdinak xurgatzeko gaitasuna zehazten duena.

Lipigenia Donostian kokatutako teknologia-maila zientifiko altuko enpresa bat da, eta gai da mintz zelularraren analisia egiteko, ematen dizkigun gantz-azidoen inguruan; era horretan, gure zelulen, eta, ondorioz, haien gaitasun funtzionalaren desoreka-mailari buruzko informazioa eskuratuko dugu.

Analisi horri esker, enpresa hau gai da pertsona bakoitzarentzat egokia den dieta definitzen duten elikadura-premiak zehazteko.

Gure mintz zelularraren lipidomikoaren analisiaren bitartez eta elikagai ezberdinek ematen diguten emari nutrizionala ezagututa, pertsona bakoitzarentzat egokia den elikadura zehaztu daiteke, gure osasuneko arlo ezberdinetan jokatu ahal izatearekin batera:

  • Gaitasun fisikoa indartzea.
  • Zenbait gaixotasun eta patologia prebenitzea.
  • Sintomatologiak arintzea edo desagertzea (esate baterako, azalaren lehortasuna, nekea,…).
  • Tratamenduen aurreko erantzuna hobetzea.
  •  E.a.

Fidagarritasun diagnostikoa

Mintz zelularraren lipidikomikoaren analisia Italiako CNR-ren (Ikerketako Zentro Nazionala)  urte askotako ikerketaren emaitza da.

Teknologia altua

LipiSmart munduko lehen robota eta bakarra da, odolaren laginetik eritrozito helduak hautatzen dituena pertsonaren egoera metabolikoa eta nutrizionala deskribatzeko.

Kalitate ziurtatua

Eritrozito helduen mintzaren analisia Lipidomics Laborategiarekin batera egiten da, ASL baimenduna (Aut San CF 201182/12) – ISOF Ikerketa-arloan – CNR Bolonia (Italia).

Lortzen dugun efektua gure zelulen benetako egoerak eta gure organismoaren barruan bere funtzioa betetzeko gaitasunak erabakitzen dute.

 

Izen-emateak:kaixo@getxoelika.eus

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/proyectos.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies