Lucía Aragonés – Artalde

Lucía Aragonés – Artalde

Jardunbide egokia Prestakuntza / Sukaldaritza Arduratsuaren Kontzientziazioa
Harremana https://www.instagram.com/artaldegetxo/
Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko martxoaz geroztik

Elikadura arduratsua.

Lucía Aragonesi etiketak labur geratzen zaizkio. Harentzat, elikadurak osasungarria eta iraunkorra izateaz gain, arduratsua izan behar du; izan ere, hitz horrek, aurrean aipatutakoez gain, dimentsio ekonomikoa, ingurumen-arlokoa eta soziala ditu, eta kontzientziazio-maila altua eskatzen du, eta zergatik ez, aktibismoa ere bai.

Michael Pollanen “El Detective en el Supermercado” liburuak bizitza aldatu ziola esaten du, baina bizitza benetan haurtzaroan hasi zitzaion aldatzen, Ibarrangeluko baserrian; hara joaten ziren uda igarotzera, eta han ikusten zuen tomateak nola “benetan” hazten ziren baratza txikian.

Etxean janaria prestatzen asko aritzen zirela gogoratzen du, oso era tradizionalean egiten zutela, eta hegaluzea, piperrak eta beste gauzaren bat ere poteetan sartzen zituztela. Salda horretan sukaldaritzarekiko haren grina sortu zen.

Ondoren, haren kontzientzia esnatu zuen liburua iritsi zen, elikaduraren industriak nola funtzionatzen duen eta paradoxa handia nola sortzen den jakiten lagundu ziona: nutrizioaz zenbat eta gehiago kezkatu, industriaren erantzuna da osasungarria eta arduratsua gero eta gutxiago den elikadura bat eskaintzea.

Gezur batean bizi gara, baina erantzukizuna gurea ere bada, kontsumitzen dugunona, sinetsi nahi duguna sinesten baitugu, eta etiketak ez ditugu irakurtzen. Ildo horretan, honako hau adierazten digu: “Produktu bat osatzen duten 3 osagai ezagutzen ez baduzu, ez erosi

”.

Luciak elikadurari etengabeko zalantzaren ikuspegiarekin begiratzen dio, eta horrek gure bizitzako jarrera izan beharko luke, gure osasuna eta planetarena arriskuan egoteagatik. Hori dela-eta, Km 0 produktuaren aldeko apustua egiten du, tokiko ekonomiaren garapenaren alde eta baita beldurrik eta erradikalismorik gabeko elikaduraren alde ere. Zer jaten dugun eta zer prestatzen dugun jakin behar dugu. Bizitza horretan joaten zaigu.

Abantaila handi bat du; alegia, sukaldaritza arduratsuko irakasle bezala egiten duen lanaren mendekoa ez izatea ekonomikoki, hori bere grina baita, eta libre sentiarazten du.

Asko interesatzen zaizkion gauza batzuk nabarmendu behar izanez gero, ezbairik gabe, kirola eta natura sentitzea aipatuko lituzke, eta bidaiatzea, edo hobeto esanda, beste kultura batzuk ezagutzea, janariak prestatzeko modu berriak eta mahai baten inguruan harremanak egiten ikasteko. Ezagutza horiek bere tailerretan sartzen ditu, sukaldaritza ezberdina bilatuaz, beharbada haurtzaroko sukaldaritza tradizionalaren, nutrizioaren eta elikagaiak modu arduratsuan lantzeko beste modu batzuetatik barneratutakoaren arteko mestizajea.

Eta horrelakoa da Luciak ematen duen prestakuntza Artalde elkartearen barnean, medikuntzako doktore batekin eta unibertsitateko arte-irakaslearekin batera, ez baita nahikoa osasuntsu egotea; besteak beste, gorputza elikatu eta arima eta planetan zaindu behar dira.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/05/artalde.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies