Luis Ziskar. Zubilletako Baratzak

Luis Ziskar. Zubilletako Baratzak

Jardunbide egokia Produkzio / prestakuntza iraunkorra eta ekologikoa
Harremana http://huertasdezubilletas.com/
 Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2019ko urriaz geroztik

KM 0,0000 produktua

Luisek bizitza erdia lerroak botatzen igaro du kantxa barruan eta kantxatik kanpo…

Arreta jartzen baduzue, baliteke Luisengan Ziskar II.a saritua ikustea, 2010.  urtean, Imanol Ibañezekin batera, Lehen Mailako Palako Munduko Txapelketa irabazi zuena, Pablo Fusto argentinarrari eta Mikel Ayerbe gipuzkoarrari 40-24 irabazi ondoren.

Kronikek bakarrik hitz egiten dute: “Munduko txapelketako ‘txapelak’ banatu dituen partida Ziskar II.aren benetako bakarrizketa izan da, bikain frontisetik gertu,…”

Baina, nahiz eta beharbada hau izan haren partidarik garrantzitsuena, Euskadiko banakako (2003) nahiz binakako (1995) txapeldun izatera eraman zutenez gain, maitasun handienarekin ziur gogoratuko duena da 2012an Lujanekin jokatutakoa Gaubekaren eta Larrinagaren aurka, herritarrekin, Mungiakoek, eskainitako omenaldian.

Pala profesionala 38 urte zituela utzi zuen, karreran maila altuenean zegoela eta kirolarekin inolako zerikusirik ez duten arrazoiak medio. Enpresek agintzen dute, baina gazte-gaztetatik delineatzaile proiektugile ikasten ibili zen, eta, orain, horretan ari da automozioaren eta aeronautikaren industriarako piezak garatzen.

Lerroak eta abiadura izan dira beti haren alderdirik gogorrenak.

  1. urtean ohartu zen pertsonek elikadura osasungarriagoa, iraunkorragoa eta ekologikoagoa nahi zutela. Hiriko baratzak garatzen ari ziren Erandio, Sopelana, Derio eta Zamudio bezalako hurbileko herrietan.

Familia politikoak lur batzuk zituen Getxon, Gobela ibaitik gertu, eta ekintzailetzan hastea erabaki zuen haren bi pasio batuaz: lerroak “botatzea” eta lurra lantzea.

Luisek lerroak bota eta 180 partzela sortu ziren, bakoitza 50 m2-koa, behar adinakoa familia batentzat. Tresnak gordetzeko etxola bat egin zuen, lurra ureztatzeko ura ateratzeko putzua hondeatu zuen, eta beste bi kiderekin elkartu zen esperientzia paregabea eskaintzeko asmoarekin: lurra lantzea eta norberaren lanak emandako fruitu zuzenarekin elikatzea. Ez da erraza izango 0 kilometro kontzeptutik hurbilago dagoen produktu bat aurkitzea.

Modu horretan, Zubilletako Baratzak sortuko dira; hau da, tokiko eta garaiko produkzioaren balioa nabarmendu nahi duen enpresa-proiektua, pertsona bakoitza lurra lantzera bultzatuko duena.

Beraz, lurra alokatzen dute (bost partzela haientzat gordetzen dituzte zalentasun horretaz gozatzeko), tresnak uzten dizkizute eta, esperientzia erabatekoa izan dadin aholkuak ematen dizkizute.

Luisek dio pertsonen aurpegian zoriontasun handia ikusten duela 50 m2-ko partzela txikian haiek egindako lanaren emaitza harro erakustean: “ez da gauza bera eta ez du zapore bera zure eskuekin landu duzun produktuak, izan tomateak, kuiatxoak, piperrak, babak,… esaten diote. Tira, eta familia osoaren eskuekin landutakoak, azkenean denek parte hartzen baitute partzela bakoitzaren laborantzan.

Gainera, dio harreman oso interesgarria sortzen dela partzela ezberdinen artean. Nahiz eta astean hiru egunetan egoten diren aholkuak emateko, partzela batean fruitu onak baldin badaude, gainerakoak galderak egitera hurbiltzen dira: zein hazi erabili duen, nola landatzen dituen, noiz ureztatu edo landarea noiz jartzen duten estres hidrikoaren mende, e.a. Arte oso hori eskuzabaltasun handiarekin transmititzen da komunitatearen artean eta tokiko produkzioa, produkzio ekologikoa eta garaikoa aintzat hartzen laguntzen du.

Luisen iritziz, bakoitzak bere baratza izatea oso positiboa da, norberak kontsumitzeko elikagaiak lantzeaz gain, erlaxatzen laguntzen baitu naturarekin harremanetan jarriaz ia  Getxoren erdi-erdian. Baina hori barruan darama.

Lurra lantzeko hainbat modu daude, baina Zubilletan apustu argia egiten dute: “laborantza organikoa eta ekologikoa hautatzen dugu, elikagaien prozesu naturala errespetatu eta garaiko produktuen alde egiten dugu beti. Soilik ongarri naturalak erabiltzen ditugu, produktu kimiko artifizialak eta laborantza ekologikoaren irizpideak betetzen ez dituztenak alde batera utzita”.

Baratza hauek naturaz, denbora libreaz eta familiaz gozatzeko pentsatu dira, elikagai osasungarriak lantzearekin batera.

Ziskar II.a borrokalaria da, eta inoiz ez du erreminta alde batera utzi, izugarrizko errespetua dion lurrera sustraituta dagoen beste batez aldatu baizik. Lurrak ere txapeldun onenetariko bati errespetu bera dio.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/proyectos.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies