Marta Zubieta. Entretartas

Marta Zubieta. Entretartas

Jardunbide egokia Gozogintza osasungarria
Harremana https://www.facebook.com/entretartas/
Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko ekainaz geroztik

Elikadura osasungarriaren puntu gozoa

Martari jendea, harremanak,… gustatzen zaizkio, eta baita janaria prestatzea ere, baina musikarekin, bereziki Aretha Franklin-ekin; berak aitortu duenez, negar egin zuen hura hiltzean, eta negarra eragin dion artista bakarra da.

Elkarrizketa hasi bezain laster, bete-betean sartu ginen gaian, harentzat elikadura osasungarria ez baita jada aukera bat, behar bat baizik. Odolean bizi izan du, etxe handi hartan, barruan patioa zuen etxean; bertan bizi ziren familia osoa, osaba-izebak, lehengusuak eta aiton-amonak, eta hurbileko baratzetako produktuekin elikatzen ziren eta ospakizunak egiten zituzten.

Marta nabarmendu zen ingurune hartan gozogintzarekin. 12 urte zituela, familiaren ospakizunetan sagar-tarta egiteaz arduratzen zen: “izan ere, etxean, zerbaitetan nabarmentzen bazinen, beti zuk egin behar izaten zenuen”.

Bokazioari jarraiki, arreta eta laguntza sozialarekin loturiko ikasketa ezberdinak egin zituen, baina jarduera profesionala harremanen inguruan garatu zuen, modan eta dekorazioan lehen mailako markei aholkularitza eskainiaz; hau da, estilo-kontua zen.

Egia esan, inoiz ez zuen pentsatu ekintzailetzan hasterik, baina enpresara EEE bat iristean, bizitza aldatu zitzaion. Hasiera batean arazo bat izan zitekeena (horrela zen) aukera bilakatu zen. Sukaldean zituen trebetasunak kanpora ateratzeko unea iritsi zen, baina ez zuen bere burua lantegi batean pastelak egiten ikusten, pertsonen falta dezente sentituko baitzuen. Jakina, gozogintza modu osasungarriagoan eta sozialagoan planteatuko zuen.

Anabel Muro lagunaren bisitak (ahozko kontalari handia) begiak ireki zizkion, italiar merenge gozo-gozoa prestatzen zuen bitartean. Biak hitz eta pitz aritu ziren, bizimoduaz eta etorkizunaz hitz egiten, eta dena afaria prestatzen zuten bitartean.

Elkarrizketa plateren, osagaien eta prestatutako jakien artean sortzen zen, historiak esperientziekin batzen eta osatzen ziren, eta pastel hura hazten hasi zen barnean denbora luzez egosten ari zen elkarrizketaren legamiarekin, harik eta enpresa eta bizitzako proiektu bilakatu zen arte. Bera bultzatu zuten hiru osagaiak zituen: gozogintzarekiko grina, harreman sozialak eta dena behar bezala emultsionatua elikadura orekatuaren eta osasungarriaren moldean.

Eragozpena, haren aitak, futboleko profesionalak, esango zukeen moduan, elikadura osasungarriaren ikuspegitik, beti aurkakoaren zelaian jokatzea egokitzen zaiola. Gozogintzaz hitz egitean, berehala agertzen dira deabru nagusiak: azukrea, irina, kaloriak,… Baina Martak eskarmentu handia du, eta gozagarri naturalak eta berez gozoa barruan duten produktuak erabiltzen ditu; esate baterako, datilak edo fruta helduak.

Horrela sortu zen “Kontatuko dizut” lehen tailerra; bertan, gozogintza osasungarria lantzen zuten bitartean, mahai-inguruko historiak kozinatzen zituzten, eta parte-hartzaile guztiak inplikatzen ziren. Modu horretan, beste elkarlan ugari sortu ziren, beste tailer asko, gozogintza (gozoa edo gazia), elikadura osasungarria eta pertsonen arteko harremana nahasiaz. Eta esperientzia horretatik proiektu berriak sortu ziren: tailerrak, helduen eta haurren prestakuntza, “Bere tarta prestatzen duen haur bat baino alaiagorik ez dago”, edo ospakizunetarako catering osasungarria eta neurrikoa.

Izan ere, Martarentzat indibidualistegiak bihurtu gara, elikadura osasungarria debeku moduan bizi dugu, gastronomiak oro har eta gozogintzak bereziki duen izaera soziala eta ospakizunekoa alde batera utziaz.

Martarekin asko ikasten da sukaldean, baina baita bizitzen eta bizitzaz gozatzen ere solasaldi ederrarekin eta elikagai onekin, mahaiaren inguruan proportzio egokiekin konbinatuaz, familiaren etxeko, etxe handi hartako, ospakizunetan bezala.

Atzean, Aretha Franklin-en musika.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/10/repsteria-1.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies