Zure mikrobiota zergatik da funtsezkoa zure osasunerako

Zure mikrobiota zergatik da funtsezkoa zure osasunerako

Gaixotzeko arrazoietariko bat genetika dela pentsatzen baduzu ere, hori ez da gakoa.

José María Ordovás doktoreak oso ongi azaltzen du: geneak kargatuta dagoen pistola baten antzekoak dira, gure eskuetan jarrita, eta guk kakoari eman diezaiokegu ala ez.

Horrek esan nahi du zenbait gaixotasun izatera eraman zaitzaketen gene batzuk izan ditzakezula, baina aktibatzen ez badira, inoiz ez direla agertuko.

Orain, jakin badakizu zure geneek ez dutela zure osasuna erabakitzen: izan ere, agertzea ala ez ez dago epigenetikaren esku.

Zer da epigenetika delakoa?

Mugitzen zaren ingurunea da, zure bizitza-ohiturak: elikadura, jarduera fisikoa, atsedena, emozioen kudeaketa eta giroa.

Azken finean, funtzio genetikoa aldatzen duen guztia da, baina DNAn aldaketak gertatu gabe.

Genetika uste zenuen bezain erabakitzailea ez dela ikusita, zure osasunean eragiten duena zure mikrobiota dela esan behar da.

Zer da mikrobiota?

Gure gorputza kolonizatzen duten bakteria, onddo, birus eta zenbait parasito bezalako mikroorganismoen multzoa da.

Zehazki, hesteetako mikrobiota gure hesteetan bizi dena da, eta kolonean aurkitzen dira gehienak.

Ideia bat egin dezazun, soilik gure zelulen %10a gizatiarrak dira; gainerakoak mikroorganismo desberdinetakoak dira.

Mikrobiota 20.000 funtzio biologikotan inplikatuta dago, eta, jakina, genetika propioa du, mikrobioma deitzen dena.

Hori jakinda, logikoa da gure osasunean eragina duela pentsatzea.

Zenbaterainoko garrantzia duen jakin dezazun, serotoninaren %80a eta dopaminaren %50a hesteetan fabrikatzen dira. Bi neurotransmititzaile horietatik, serotonina zoriontasunaren mezularia da eta dopamina sentsazio atsegingarriekin lotzen da.

Halaber, sistema inmunean eragiteko gai da, eta horrek garrantzi handia du,  sistema inmunearen %80a heste-mukosan aurkitzen baita.

Aurreko funtzioez gain, honako hauek bezalako beste batzuek ere baditu:

  1. Hesteetako pH-a mantentzea.
  2. Heste-higikortasuna kontrolatzea; esate baterako, idorreria konpondu behar da, intoxikazioaren arrazoietariko bat delako.
  3. Agente patogenoak ugaltzea zaintzea
  4. Funtzio metabolikoak egitea: B taldeko bitaminen sintesia (B12, B8, B9), K bitaminena, zuntzaren digestioa, AGCC fabrikatzea (kate laburreko gantz-azidoak), mantenugaien degradazioa,…

Mikrobiota osasungarria lortu behar dugu, eta horrek esan nahi du egonkorra eta askotarikoa izan behar duela. Hori horrela ez bada, desoreka kuantitatiboa eta kualitatiboa gerta daiteke; hau da, disbiosia bezala ezagutzen dena.

Zerk sor dezake disbiosia?

  • Toxiko estrinsekoak: alkohola, estresa, tabakoa, kutsadura,…
  • Dieta: mantenugaien defizita, azukreetan eta trans koipeetan aberatsa den dieta, gaizki murtxikatzea,…
  • Botikak: antibiotikoak, kortikoideak, hanturaren aurkakoak,…
  • Faktore intrinsekoak: idorreria, beherakoa, adina,…

Zeintzuk dira disbiosiaren ondorioetariko batzuk?

  • Heste-mukosaren aldaketa
  • Iragazkortasuna gehitzea
  • Heste-hormaren hantura
  • AGCC defizita
  • Sistema inmunearen depresioa
  • Toxinak ugaritzea
  • Malnutrizioa mantenugaiak oker xurgatzeagatik
  • Obesitatea. Pertsona lodiek pisu normaleko pertsonek baino mikrobiota berdinagoa izaten dute
  • II motako diabetesa; intsulinarekiko erresistentzia mikrobiotaren zenbait bakteriarekin lotzen da

Azkenean, honako hauek sor daitezke: alergiak, intolerantziak, digestioko patologiak eta patologia dermatologikoak, mikosia, gaixotasun erreumatikoak, min kronikoak, gaixotasun autoinmuneak, idorreria eta beherakoa.

Ikusi ahal izan duzun moduan, mikrobiotaren osasunak eragina du gure osasunean.

Baina albiste ona badugu; alegia, mikrobiota osasungarria lor dezakezula, zure bizitza-estiloa hobetuaz dietaren (elikagaiek zure osasuna aldatzeko ahalmena dute), atsedenaren, jarduera fisikoaren eta estresaren kudeaketaren bitartez.

Kontsultan, bost alor horiek lantzen ditut, osasun ezin hobea lortzeko orduan ezinbestekoak dira-eta.

Ez ahaztu osasunak ez duela esan nahi gaixotasunik ez izatea, energia eta bizitasuna izatea baino.

Eta dieta aukerarik onena da hesteetako mikrobiota askotarikoa izateko; horrela, zure sistema immunitarioa, hormonala eta emozionala hobetuko dira.

Mikrobiotaren egoera nolakoa den jakiteko, eginkarien analisian oinarritzen naiz, disbiosiarik badagoen ikusi eta terapia egokiarekin jokatu ahal izateko.

Hemen kontatutako guztiarekin, espero dut hesteetaz gogoratzea eta horiek zaintzen hastea.

Hipócratesek esan zuen moduan, “Gaixotasun guztiak hesteetan hasten dira

 

Ainhoa Prat

Nutrizionista (Kol. zk.: EUS00261)

www.nyb.life

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/agenda.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies