Miren Lauzirika – EmakumeEkin – Getxo Ekin Sano

Miren Lauzirika – EmakumeEkin – Getxo Ekin Sano

Jardunbide egokia Norberaren zaintza ekintzailetzan
Harremana https://www.emakumeekin.org/
 Getxo Elika Getxo Elikako kidea 2018ko otsailaz geroztik

Geratu indarberritzeko

“Pintxo; beraz, banaiz” da haren leloa.

Esaldi horrek eguerdian pintxo bat hartzeko dugun beharra baino askoz ere gehiago adierazten du; hau da, bizitzeko filosofia da, edo, hobe esanda, ekintzailetzako filosofia.

Mirenekin zaudenean, ez dio marrazteari uzten, baina jakin badakizu %100eko arreta eskaintzen dizula, lanean zentratuta dagoela, badakiela zer esaten diozun eta zer egiten ari den, zeren marraztea ez da oharkabean zirriborroak egitea, norabiderik gabe; ezta pentsamenduak ihes egiteko balbula ere. Ideiak, irtenbideak eta erantzunak sortzen laguntzen dion katalizatzailea da; ulertzeko marraztea, asmatzeko marraztea.

Mirenentzat, denbora bat dago gauza bakoitzerako, eta gauza bakoitzak bere denbora du, bizitza ulertzeko modu bat, kartesiarregia eman dezakeena, baina, egia esan, Arte Ederretako lizentziaturak ematen dion askatasunarekin eta buru-irekitasunarekin aplikatzen du, baita modu bikainean aplikatu ere sormen eta berrikuntzako aholkulari gisa; hau da, Art for life, edo beste era batera esanda, artea eta sormen-teknikak begiratzeko helburuarekin ez erabiltzea, pertsonak, erakundeak eta gizartea aldatzen laguntzen duen sormena garatzeko xedearekin baizik.

Gizarteak erabateko aldaketa behar omen du bereziki emakumeek buru dituen ekintzailetzari dagokionean. “Emakume ekintzaileok barneko eta kanpoko mugak ditugu, hezkuntzak eragindakoak. Arriskua saihesteko hezi gaituzte edota ausardia ekiditeko eta ekimena eteteko, eta elementu horiek erabakigarriak dira ekintzailetza-kulturan”.

Horixe da EmakumeEkinen lehendakari hautatua izateko kontuan izan duten arrazoietariko bat. Euskal Autonomia Erkidegoan zehar zabaldutako emakume ekintzaileen sarea da, emakume ekintzaileak ahalduntzea eta horiek ezagutzera ematea bultzatu nahi duena, laguntzeko sarea eratuaz eta mugak jartzen dituzten eragozpenei izena jarriaz horiek alde batera uzteko, betiere ikuspegi positibo eta posibilistarekin.

Emakumeei gauzak aldatzen ari bazaizkie ere, tradizionalki, zaintzaren arduradun bezala heziak izan dira, eta, ondoren, denbora apur bat geratuz gero, beren burua zaintzen zuten. Gizonak, aldiz, eta heziketa-eredu bera dela-eta, zainduak izaten ahalegindu dira.

Hitz bitan esanda, batzuk amaierarako uzteagatik eta besteak horretarako heziak ez izateagatik, genero-estereotipoek norberak bere burua ez zaindu izana erakusten dute, eta ekintzailetzan geure burua zaintzen jakin behar dugu, gure enpresa gure osasunaren baitan baitago. Zorionez, egoera hori pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da.

GetxoLanek eta EmakumeEkinek GetxoEkin Sano proiektua atera zuten. Jakin badakite EmakumeEkin taldean norberaren esplotazioa, norberaren zaintza eta elikadura osasungarriaren inguruko mezuak gelditzen edo sartzen diren mezuak direla eta denboran iraunkorra izango den ekintzailetza ekartzen dutela.

Getxo Ekin Sano kontzientziak hartzeko pilulak dira, norberaren zaintzarekin loturiko prestakuntza-gragea suspertzaileak: yoga, taichi, mindfullness, gatazken kudeaketa, pilates,… eta, nola, ez, elikadura osasungarria.

Hori dela-eta, “Pintxo; beraz, banaiz” esaldi bat baino askoz ere gehiago da, lelo bat baino gehiago, printzipioen aitorpena da. Geure burua zaindu beharraz jabetzea da. Zu gaizkitzen bazara, zure enpresa gaizkituko dela jakitea.

Kontuan izan behar da gainditu ezin ditugun mugak badirela, gure osasuna eta gure enpresa-proiektuen osasuna dela-eta. Gure uneak identifikatu behar ditugu geu izateko eta garatzeko, hondartzan paseatzeko, liburu bat irakurtzeko edo besterik gabe pintxo bat hartzeko eta zeure burua eta zure ekintzailetza-proiektua bizirik daudela sentitzeko.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/apple-2924531_1920.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies