Getxon, elikadura osasungarriaren inguruan enpresa-ideiak bultzatzeko inkubagailua sortu da

Getxon, elikadura osasungarriaren inguruan enpresa-ideiak bultzatzeko inkubagailua sortu da

10 proiektuk gehienez hartuko dute parte programan; izena emateko epea urriaren 20an amaituko da

Getxo Elikak, elikadura osasungarria sustatzeko Getxo Kirolakek eta Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko Arloak abian jarritako ekimenak, inkubagailu bat jarri du abian, besteak beste, Eroski Fundazioarekin, Aztirekin eta Elika Fundazioarekin elkarlanean, elikadura osasungarriarekin, iraunkorrarekin eta ziurrarekin loturiko proiektuak garatzea errazte aldera. Premisa izango da inkubagailu batek lagundu ahal izatea proiektu batek benetako arazoentzat irtenbideak diseinatzera eta merkatura arrakasta izateko bermeekin ateratzera.

Programa negozio-ideia bat Getxon abian jarri nahi duten pertsonentzat da, getxotarrentzat edozeina izanda negozioa jarri nahi duteneko udalerria, negozio-lerro berriak Getxon garatu nahi dituzten enpresentzat, jatetxeentzat eta saltokientzat edo Getxo Elika komunitateko agenteentzat da, elikadurarekin zerikusia duten irtenbideak diseinatu nahi dituztenentzat ere. Izena urriaren 20ra arte eman behar da.

Proposaturiko ideiak eta elkarrizketa pertsonalizatuak aztertu ondoren, honako hauek  betetzen dituzten 10 proiektu hautatuko dira: profil sentikorrei zuzendutako elikadura-proposamen berriak eskaintzea; dietak pertsonalizatzea erraztea zahartze osasungarria sustatzeko; produkzio eta kontsumo eredu iraunkor berriak proposatzea; kontserbazio eta/edo ontziratze sistema hobetzea; egungo bizimodu-estiloetara egokitutako elikagaiak diseinatzea; produkzio, komertzializazio, trazabilitate eta kontsumitzaileei informazioa emateko prozesuak hobetzea; elikadura osasungarriko ohiturak hartzea bultzatzea edota landa-garapena zaintzea.

10 proiektu horiek zortzi asteko inkubazio-denboraldia izango dute, urriaren 31tik abenduaren 19ra bitarte, eta, denboraldi horretan, elikadura osasungarriarekin eta bestelako diziplinekin loturiko eremuetan eta sektoreetan esperientzia zabala duten mentoreen sarearen laguntza espezializatua jasoko dute, negozio-ideiak garatzeko, enpresa-arriskua gutxitzeko eta merkatura irtetean arrakasta izateko aukerak gehitzeko.

Proiektua ateratzeko lau fase

Getxo Elikaren inkubagailuak enpresa-proiektu bat merkaturatzeko lau faseko prozesua eskaintzen du: lehen fasea, testuingurua eta produktuak edo zerbitzuak betetzen dituen premiak aztertzekoa eta, behar izanez gero, lanerako fokua berriz definitzekoa, hartzaileentzat erakargarria izan dadin; bigarren fasea, irtenbideak sortu eta balio-proposamena garatzekoa; hirugarrena, irtenbidearen prototipoa egitekoa; eta laugarren fasea, baliozkotzekoa eta merkatuaren erreakzioak aztertzekoa.

Inkubazio-programan lau tailer presentzial egingo dira, inkubazio-prozesuko fase bakoitzeko oinarrizko alderdiak jorratzeko: azterketa, ideiagintza, prototipatzea eta baliozkotzea; halaber, aholkularitzako zortzi talde-saio egingo dira, arlo ezberdinetan adituak diren pertsonekin; eta banako mentorizazioko beste bi saio ere bai.

 

Saio informatiboak

Informazio zabalagoa eskaini eta inkubagailuaren inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko asmoarekin, urriaren 16an bi saio egingo dira informazioa ematearren, bata 10:00etan eta bestea 14:30ean, Getxo Elkartegiren instalazioetan (Ogoño, 1. Areeta).

Negozio-ideia aurkezteko epea 20ra arte izango da. Pertsona eta agente interesatuek eskaera aurkez dezakete www.getxoelika.eus web orrialdearen bitartez.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/09/banner-superior-.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies