NAIA: %100 BERDEA ETA %100 SOZIALA

NAIA: %100 BERDEA ETA %100 SOZIALA

Getxo Elikak Lantegi Batuak-etik sortutako ekimen berria aurkeztu nahi dizue. Proiektu berria, ilusio handikoa eta berdea, %100 berdea eta %100 soziala.

Naia izena du, eta produktu freskoez, entsaladez eta barazkiez osatutako lerroa da, modu ekologikoan ekoiztuak eta desgaitasuna duten pertsonek prozesatuak, zuzenean platerera joan ahal izateko.

Naia lurrarekin, gure ingurune hurbilenarekin, loturiko marka da. Produktuak lurra eta pertsonak errespetatuz lantzen eta prestatzen dira; hots, Lur hori metodo ekologikoen bidez lantzen duten pertsonak eta Naia kontsumatzen duten pertsonak lur honen zaporeetara, kontsumitzeko eta aberastasuna sortzeko beste modu batzuetara eta ekonomia egiteko beste era batzuetara hurbiltzeko prozesatze-instalazioetan lana egiten duten pertsonak.

Naia proiektua orain lehen fasean aurkitzen da, eta Lantegi Batuak-entzat desgaitasuna duten pertsonentzat lan-aukerak sortzeko beste sektore batzuek miatzeko aukera da. Lehen fase honetan, desgaitasuna duten zortzi pertsona gaitasun berriak garatzen ari dira nekazaritzako elikagaien sektorean, zehazki, Naia prozesatze-zentroan, Mercabilbaon. Guztiek prestakuntza espezifikoa jaso dute ekoizpen-prozesuetan, IV. gaman, eta elikagaien higiene eta segurtasun arloko gaietan.

Gainera, datozen hilabeteetan, Lantegi Batuak-ek kudeatutako nekazaritza-ustiapena abian jarriko da, eta prozesatzeko barazkiak hornitzeko ekimenean jada esku hartzen ari diren beste zazpiri gehituko zaie. Ustiapen hori, gainera, oinarri izango da laborantza berrietarako, eta lorezaintzako eta nekazaritzako oinarrizko eginkizunetan prestatzen ari diren sei pertsonek jasotako ezagutzak garatuko dituzte.

Naia proiektuan Lantegi Batuak ez dago bakarrik. Barazkiak ematen dituzten tokiko ekoizleez gain, proiektuarekin bat egin dute Aztik, elikagaien segurtasuneko aholkularitzaz arduratu denak, nahiz Eneek-ek, produktuen eta prozesuaren ziurtatze ekologikoaz arduratzen denak.

Bestalde, proiektua abian jartzeko inbertsio orokorrak honako hauen laguntza jaso du: Bizkaiko Foru Aldundia, Beaz, Eusko Jaurlaritza eta BBK Fundazioa. Ekimena Aukerability proiektuan kokatzen da; hau da, Europako Gizarte Funtsak %50 finantzatua, Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Ahalegin honek guztiak jada lehen emaitzak izan ditu. Urtarrilean, Naiak gizarte-berrikuntzako saria jaso zuen Durangoko Berdeago azokan.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/agenda.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies