Elikadura Osasungarrian negozio-eredu berriak

Elikadura Osasungarrian negozio-eredu berriak

Jarduteko eredu berriekin konektatuz.

Eguna: abenduak 4

Ordua: 18:30etatik 20:00etara

Tokia: Tamarises Izarra jatetxea, Ereagako Kaia, 4, 1. solairua, 48992 Getxo

Getxo Elika elikadura osasungarria sustatzeko programak Elikadura Osasungarriari buruz Elkarrizketa bat antolatu du datorren astearterako (abenduak 4). Bertan, balioa ematen duten produktu desberdinak nola eskaini behar diren jakinaraztea du xede, elikadurak norberaren eta planetaren osasunean duen eragin globalaren inguruan gero eta gehiago ohartzen diren pertsonekin bat egiteko helburuarekin.

Kontsumo-joerek osasunarekin, ingurumenarekin eta bertako produktuen kontsumoarekin gero eta gehiago kezkatzen den kontsumitzaile berri bat erakusten digute. Horrek zuzenean eragiten dio ekintzailetzari, eta, beraz, hiritarrek eskatzen dituzten balio berri horiei lotuta elikaduran negozio-eredu berriak agertzen dira.

Negozio-eredua enpresa baten arima da eta haren DNAz harago enpresaren izaera ere barne hartzen du, alegia, merkatuari zer eskaintzen diozun, zer saltzen duzun, baina baita nola saltzen duzun eta irabaziak nola lortzen dituzun ere. Jakin behar duzu nor zaren, zer eta nola egiten duzun, zer material erabiltzen dituzun lanerako, nola aldatzen, leuntzen eta egokitzen duzun, etab. Eta horrek funtziona dezan, gai izan behar zara balioa sortzeko, emateko eta atzitzeko, ez da gutxi ere!

Saio honetan eszenatoki berria edukiko dugu. Tamarises Jatetxean luxuzko mahai-ingurua egingo da elikadura osasungarri eta iraunkorraren ikuspuntutik balioa sortzen eta eskaintzen ari diren esperientzia ezberdinak gertutik ezagut ditzagun.

Basquery, kosmopolita eta benetakoa bat egiten dituen kontzeptu gastronomikoa, hiritarrei zaporerik onena eta bertako produktua hurbiltzeko xedez. Aitor Elizegik kontatuko digu nondik sortu den ideia, nola abiarazi duten eta zer emaitza lortzen ari diren. Zerbaitengatik irabazi du Hostelco Awards 2018 “Ostalaritzako Kontzeptu Onenari” Saria. Haren Mile 0 Beer artisau garagardoak zilarrezko domina jaso du Bartzelonako Beer Challenge 2018 edizioan.

Emakumeekin emakume ekintzaileei laguntzeko eta aukera hori emakume guztiei hurbiltzeko sortu zen elkarte bat da. Haren izenean, Zurekin Emprende aholkularitzako Zurekin Emprende Izaskun Rama edukiko dugu,  batzarkide eta enpresa txikiei laguntzen eta negozio-planak egiten aditua. Emakumeen ekintzailetzarako gako garrantzitsuak emango dizkigu segurki.

Suspertuk lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen txertatze soziolaborala du helburu sozialtzat. Jon Basalduak ekoizpen-prozesuen arduradunak eremu sozial zein ekonomikoan balioa ematen duten kontzeptu eta negozio-ildo ezberdinak erakutsiko dizkigu, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kirol-egoitzaz gainera Fadurako ostalaritza eta Bilboko Athletic Clubek Derion duen egoitza kudeatzen dituzte.

Elikadura Osasungarriari buruzko elkarrizketa honek zalantzarik gabe inspiraziotzat balioko die sektoreko profesionalei, ekintzaileei eta elikadura osasungarriaren inguruan sortzen diren negozio-eredu berriak ezagutzera datozen guztiei.

Elikadura Osasungarriari buruzko elkarrizketetara bertaratzea doakoa da, baina izena eman behar da inprimaki honen bidez .

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/11/nuevos-modelos-de-negocio.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies