KIROL-NUTRIZIOA. Nork esan zuen osasuntsu jateko ezin dela jaten gozatu?

KIROL-NUTRIZIOA. Nork esan zuen osasuntsu jateko ezin dela jaten gozatu?

Abenduak 13, osteguna

Lekua: Fadurako Txikigune

Ordua: 18:30etik 20:00etara

Proposamen horrekin hurbilduko gaitu Runapettit-eko taldeak datorren ostegunean, abenduaren 13an, Fadurako Txikigunean egingo den elkarrizketa osasungarrira.

Run Apettit-eko taldea, nutrizioko, gastronomiako eta kiroleko hiru espezialistak osatzen dute

 

Bakoitzak bere espezialitatetik, proposamen ezberdin bat jorratuko du, janari osasuntsua gastronomiaren aldetik ezin dela gozatu estereotipoa hautsiaz.

Horretarako, hainbat errezeta aurkeztuko dizkigute, eta, horiek kirol-nutriziorako pentsatu badira ere, edonori aplika dakizkioke.

Besteak beste, errezeta ezberdinak azalduko dizkigute, alderdi nutrizionalak hobetzeko egin behar izan dituzten aldaketak, errezeta egiterakoan aurrean izan dituzten zailtasunak eta kirolari baten elikaduran aplikatuta lortutako emaitzak.

Adibide bat: nola presta daiteke elikadura osasungarria, elikaduraren balio-katearen arlo ezberdinetan lan eginda: osasuna eta nutrizioa, gastronomia eta jarduera-mota baterako elikadura espezifikoa behar duen pertsona: kirola. Haiek esaten duten moduan, “Goi sukaldaritza zapatiletan”.

Era berean,  Gure Ogiako Eneko Elguezabal eta Mauricio Lanese izango dugu gurekin. Artisau ogia egiten espezialistak dira, eta gure eguneroko ogiaren atzean gordetzen diren egien, mitoen eta errealitateen berri emango digu.

Aprobetxatzeko moduko hitzordua da, gure elikaduraren osasuna zaintzen ez dugun jaien bezperan bereziki.

Elkarrizketa Osasungarriak doakoak dira, baina beharrezkoa da  izena ematea inprimaki honen bitartez.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/12/hidratacion-deportistas-1.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies