Kronika. Kirol-nutrizio osasungarria eta zaporetsua

Kronika. Kirol-nutrizio osasungarria eta zaporetsua

Nork esan zuen osasuntsu jateko ezin dela jaten gozatu?

Abenduaren 13an, ostegunean, Elkarrizketa Osasungarrien denboraldia itxi dugu, jardunaldi zaporetsu batekin. Jardunaldian, Run Apettit taldearen konpainiaz gozatzeaz gain, etxeko turroiaren eta barrita energetikoen errezeta zaporetsuak dastatu ahal izan genituen, talde handiak egindakoak, eta ogi %100 naturala eta poliki-poliki egina, gozo-gozoa.

Ez dugu inbidia ematerik nahi, baina denboraldia ixteko modu ezin hobea izan da.   

Imanol Loizaga, jada aurkeztu beharrik ez duenak, kontatu zigun haren kirol-etapan bere osasuna arrisku handian jartzera iritsi zela behar bezala ez elikatzeagatik. “Pasta eta arrautzak janda, benetan nekatuta bizi nintzen” kontatu zigun Imanolek.

Elena Jorrín, dietista nutrizionista eta coach nutrizionala da, eta azaldu zigun oso garrantzitsua dela kirolari batentzat ondo elikatzea, bai emaitza onak lortzeko, bai lesioak saihesteko, berreskuratzeko denborak hobetzeko eta entrenatzeko zamak gehitu ahal izateko. Baina elikadura pertsona bakoitzera egokitzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Ideia hori funtsezkoa da gure burua behar bezala elikatzeko, kirolariak izan ala ez. Halaber, beste ideia garrantzitsua da zer jaten dugun axola izateaz gain, nola eta noiz jaten dugun ere kontuan izan behar dugula. Kirolari askok egiten duten akats handienetariko bat omen da gutxiegi hidratatzea eta alkohol gehiegi hartzea, baina hori erraz zuzendu daiteke. Elenaren hitzetan, “Entrenamenduaren ondorengo garagardoa alde batera utzi beharko genuke; izan ere, orduan irekitzen da leiho metabolikoa, eta gure organismoa elikagaiak digeritzeko harberago egoten da. Hori dela-eta, garaian behar bezala elikatzea oso garrantzitsua da”.

Imanolek eta Elenak, David López Coque sukaldariarekin,   Recetas Bon Appetit blogaren egilearekin, batera, RunAppetit taldea osatzen dute.

 

Run Appetit proiektuaren helburua da goi-sukaldaritza sustatzea runner, trail runner, triatleta eta kirolarientzat oro har. ”Laborategi” horretan, errezeta bakoitza mimo, grina eta nutrizio-zorroztasun harrigarriarekin egiten dute. Sormen-prozesua ezberdina izan ohi da, baina zer egin nahi duten behin erabakita, Davidek sukaldean nola egin asmatzen du, Elenak osagai bakoitza zehatz-mehatz berrikusten du, kopuruak zuzendu, eta produktuak aldatu edo sartzearekin batera, eta, horrela, sukaldean lanean hasten dira. Azkenean gustuko duten zerbait lortzen dutenean, Imanolek “bizitza errealean” probatzen du, entrenamendu batean, lasterketa batean,… Izan ere, jakin badakigu ez dela gauza bera mahaian jatea edota erabateko kirol-errendimendu batean jatea.

 

Barrita energetikoak eta edari isotonikoak bezalako oinarrizko errezetez hitz egin genuen, baina baita goi-mailako sukaldaritzaz ere; hala nola, “Kuiatxo, berenjena eta bakailao-xaflekin egindako hostopilak” edo “Brokoli eta oilasko marinatuarekin egindako cous cous-a”. Errezeta guztiak RunAppetit taldearen web orrian aurki daitezke.

Baina hori gutxi balitz,  Gure Ogia Eneko Elguezabalekin hitz egin ahal izan genuen, artisau-ogia egiten espezialista. Enekok azaldu zigun nola egiten duten ogia era tradizionalean, propietate guztiak izan ditzan. Era horretan, aspaldi jaten ez nuen bezalako benetako ogia probatu ahal izan genuen

Elkarrizketa honekin, Getxo Elikak amaiera emango dio denboraldiari. Jai zoriontsuak opa dizkizue eta, nola ez, elikadura osasungarrian oinarritutako jaiak!

Eskerrik asko denoi.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/12/dialogo-saludable-1.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies