Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa jardunaldiaren kronika. (2018ko ekainaren 22a, ostirala)

Iraunkortasuna Otorduetan, Elikadura Osasungarriaren oinarri gisa jardunaldiaren kronika. (2018ko ekainaren 22a, ostirala)

Lehenengo jardunaldian, eskolako jantokiei buruz hitz egin genuen. Oraingoan, ekainaren 22an, ostiralarekin, 16 lagun eseri ginen mahaian, elikaduraren inguruko jasangarritasunari buruz hitz egiteko, gai polemikoa eta konplexua bera.

Etxanobe jatetxeko Fernando Canalesen arabera —Michelin gidako izar bat eta CAMPSA gidako bi eguzki irabazi ditu—, jasangarritasunak alderdi soziala, ingurunea eta alderdi ekonomikoa hartu behar ditu kontuan, eta, horretarako, ezinbestekoa da “pertsonen ikusmoldea aldatzea”. Beraz, sukaldaritzak ematen duen zerbitzuaren eta produktuaren kalitatea aintzatetsiko duen benetako hezkuntza-aldaketa baten alde egiten du. Halaber, elikadurari buruz ematen den informazioarenganako konfiantza nabarmendu zuen. Izan ere, laster, trazabilitate enkriptatuko sistemak dituzten Blockchain-en antzeko ziurtagiri-ereduek ziurtatuko dute konfiantza, zeinek benetako balioa eta bermeak emango baitizkiote jaten dugunari.

Kontatu zigun bere jatetxeetan iturriko ur araztua eskaintzen dutela. Ur horrek ez du 15 minutu baino gehiago irauten puru, eta harekin prestatzen dira jakiak, eta bezeroei ere eskaintzen zaie —probatzen dutenean, ez dute beste urik probatu nahi izaten…—.

Elikagaien ekoizpenaren ikuspuntutik, probak egiten ari dira gelekin, mizelioak sortzeko, perretxikoak modu kontrolatuan ekoiztu daitezen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Leire Escajedo, Urban Elika ikertaldeko zuzendaria bera, non zazpi fakultatetako 20 lagun baino gehiagok hartzen baitute parte, eta, ikerketan oinarrituta, elikadura-sistema arduratsuago, jasangarriago eta pertsona guztientzat bidezkoago bat sustatzen egiten baitute lan. Urban Elikakoek hiru lantalde sortu dituzte, elikagai gutxiago botatzera bideratutako hiru estrategia lantzeko: lehenengo lantaldeak eraginkortasuna hobetzea du helburu; bigarrenak, “elikadura-zubiak” eraikitzea, eta banaketa-kateko lekuren batean ez aurrera ez atzera geratu diren elikagaiak birbideratzen saiatzea; eta, hirugarrenak, kontsumitu gabeko elikagaiak berreskuratzea eta berrerabiltzea, haietatik baliozko produktuak lor badaitezke oraindik.

Leirek “Yo no desperdicio, yo comparto” ekimenaz hitz egin zigun, elikagai gutxiago botatzearekin konprometituta dauden herritarren sareaz. Ekimen hori Prosalus-ek sustatu du, eta herritarrak aldaketa-eragileak izatera bultzatzen dituen partaidetzazko tresna bat da. Ordenagailurako eta mugikorrerako http://yonodesperdicio.org aplikazioarekin, lortu nahi da ahalik eta elikagai gutxien botatzea, eta, hala, kiloak kentzea zaborrari.

Unai Garcia Gallastegik, Getxoko Udaleko garapenerako lankidetza teknikaria bera, adierazi zigun Getxo 2012tik dagoela konprometituta elikagaien jasangarritasunarekin, eta, horretarako, bidezko merkataritza bultzatzen duela. Zifrekin erakutsi zigun bidezko merkataritzako produktu gehiago kontsumitzen direla gure hurbileneko ingurunean, baina oraindik oso urrun gaudela Europako batezbestekotik.

Amaia Arregui, tokiko ekintzailea, kontsumo-komunitate bat ari da bultzatzen Andra Marin (Erbolario NOR), bizilagunen artean bertako produktua sustatzeko. Ekimen hori La Colmena Que Dice SI sarekoa da, eta bat egiten du Europa osoan ireki diren 1.500 erlauntzekin eta Getxon Las Arenaseko Bio gunean lehendik dagoenarekin. Onlineko eskaera baten bidez erosten da, iraunkortasun- eta kantitate-konpromisorik gabe, eta hautatutako banaketa-gune batean jasotzen da.

Elkarrizketetan, eztabaidatu genuen zeinen garrantzitsua den arduraz kontsumitzea, jakitun izanik nola eragiten duen gure erosketa- eta kontsumo-ekintza bakoitzak, eta, Elkarrizketa Osasungarriak amaitzeko, konpromisoa hartu genuen elikadura jasangarriko jardunbide egokien kode bat sortzeko, eta Getxon elikagaiak banatzeko lehendik dauden ekimen guztiak zabaltzeko.

Hemen, hizlarien iritziak jasotzen dituen laburpen bat ikus dezakezu:

 

Getxo Elika ekimena Getxo Kirolak-ek eta Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako sailak sustatzen dute, eta haren helburua da elikadura osasungarriaren inguruko elkarrizketak, trukeak eta inspirazioa sortzea.

 

Esperimentatzeko, ikasteko eta berritzeko gune honetan parte hartu nahi baduzu, egin bat komunitatearekin.

 

Uda ederra opa dizuegu, eta irailean ikusiko dugu berriro elkar.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/06/grupo.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies