Getxo Elika sortu da, Getxolanek eta Getxo Kirolak-ek bultzaturiko ekimena elikadura osasungarria sustatzeko helburuarekin

Getxo Elika sortu da, Getxolanek eta Getxo Kirolak-ek bultzaturiko ekimena elikadura osasungarria sustatzeko helburuarekin

Helburuen artean, sentsibilizatzea eta ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak barnean hartuko dituen komunitatea sortzea.

Otsailaren 1ean, ostegunean, 19:00etan, Fadurako ostalaritza-zentroan, Getxo Elika ekimena aurkeztuko da, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenak eta Getxo Kirolak-ek bultzaturikoa, Peñascal Fundazioarekin elkarlanean, elikadura osasungarria sustatzeko asmoarekin. Getxo Elika ekoizleak, industria, merkataritza, ostalaritza eta herritarrak konektatzeko sortu da, elikaduraren bitartez osasuna eta ongizatea bultzatuko dituen ingurunea sustatzearren.

Getxoko Kiroletako zinegotzia den Álvaro Gonzálezek ondorengoa gogoratu du: “Aspaldi hasi ginen ohitura osasungarriak sustatzen, jarduera fisikoa egitea sustatuaz, baina beste urrats bat eman nahi dugu, bizimodu osasungarria izateko elikadura zaintzea funtsezkoa dela jakin baitakigu”. “Ildo horretan, baita ere, badakigu Euskadiko haurren herenak gehiegizko pisua edo obesitatea duela eta 3 gaztetatik 2k ez dituela egunero fruta eta barazkiak jaten. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako hainbat Sail ekonomiaren eta osasunaren aldetik bultzatzen ari diren ekimenen aurreko gure ekarpena da Getxo Elika”, gehitu du Gonzálezek.

Getxo Elikak abian jarriko duen lehen ekimena izango da premiak antzeman eta herritarren ongizatean eta sektorean enplegua sortzean modu positiboan eragingo duten irtenbideak proposatzen dituen komunitatea bultzatzea. Horretarako, Fadurako ostalaritza-zentroak komunitate horren eskura jarriko ditu prestakuntzarako gelak, sukaldea eta profesionalak, topaketak eta tailerrak antolatze aldera. Horrez gain, agente ezberdinek ekimenaren esku jarriko dituzten beste espazio batzuk erabiliko dira, eta gune digital bat ere izango da sortzen joango diren esperientzia guztiak partekatzeko.

Getxo Elikaren partaide izan edo informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonak edo taldeak harremanetan jar daitezke ekimena bultzatzen duten erakundeekin kaixo@getxoelika.eus emailez edo www.getxoelika.eus web orrialdearen bitartez.

 

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2018/01/getxoPuerto.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 600px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies