Toscana Viar. The Health Company

Toscana Viar. The Health Company

Praktika ona Kirol elikadura osasungarria
Harremana https://www.thehealthcompany.es/
 Getxo Elika Elika Getxo elkarteko kidea 2019ko irailetik

Elikadurarekiko grina

Denek uste zuten familiaren farmazian arituko zela, agian horregatik, ikasketak amaitzean karrera hau bukatzea erabaki zuen.

Baina gazte-gaztetik elikadura zegoeneko interesatzen zitzaion. Gogoan dauka 14 urte zituela irakurtzen zuela azaleratzen ari zen zientzia honi buruz heltzen zitzaion guztia, esaterako, Michel Montignac,  pionero de una nueva forma de pensar sobre el control de peso y la alimentación saludable que propugnaba no la privación de la dieta sino la adquisición de hábitos y  estilos de vida saludables adaptado a todas las culturas.

Baina Toscana Viar definitzen duen ezaugarri bat aipatu behar bada, hura geldiezina, ikusnahia, etengabeko bilakaera izango litzateke, alegia; gauza berriak, desberdinak egitea eta probatzea atsegin duena (orain berritzea deritzo). Ikasketak bestelako diziplinekin indartu zituen, besteak beste, marketin eta kanpo merkataritza, eta horrek denboraldi batez herrialde desberdinetara bizitzera eraman zuen, esaterako: Grezia, Txile, India, etab. Eta itzultzean, familiaren negozioan hasi zen, farmazia, alegia.

Bezeroek berehala atzeman zituzten Toscanak elikadura esparruan zituen gaitasunak, eta laster hura bere bidea zela konturatu zen. Beraz, elikadurari buruzko ikasketak amaitu eta kontsulta bat zabaldu zuen amaren farmazia ondoan.

Beste garai batzuk ziren, “guztiontzako 1500 kalorietako dietenak” hain zuzen ere, (berak horrela deitzen die), eta zerbait desberdina sortu nahi zuen, berari aurkitzea gustatu izan zitzaion proiektuak ezartzea: jendeak bere elikadura zaintzea lortu nahi zuen, janariaz gozatzen zuen bitartean, norberaren zaintzekin eta ariketa fisikoarekin, etab. osatuz. Horrela “The Health Company” sortu zen, alegia; enpresa proiektu bat, non elikadurak norbera bere buruarekin eta inguruarekin gustura sentiarazteko teknika eta erreminta multzo batean parte hartzen duen.

Bezeroak supermerkatura eramaten ditu, etiketak irakurtzen eta interpretatzen erakusten die, jakitun izatera gonbidatzen ditu, jakinaren gainean egotera, eta eguneroko erosketak euren bizitza estilo bilakatzera, non norberak dakien zerk egiten dion on eta zerk ez, edo beste batera esanda, irizpide bat oinarri hartzea.

Gutxien gustatzen zaiona da norbaitek modu osasungarri batean jaten ari dela uste duenean, baina informazio egokia ez edukitzeagatik, guztiz aurkakoa egiten ari denean. Eta are gehiago  gaur egun, seme-alabek elikagaiak kontu handiagoaz aukeratzera bultzatzen baitute.

Hotelekin eta jatetxeekin ere egiten du lan eta “Chicote moduan” sentitzen dela aitortu digu, dena hankaz gora jartzen duelako. Izan ere, gastronomia gizarte esperientzia da, jan ez ezik, gustura, osasuntsu eta disfrutatzen jatea ere baita.

Horrez gain, Kirol Elikadura ere ikasi zuen, NOBren eskutik (Nazioarteko Olinpiar Batzordea), eta baita Elikadura Coach ere, uste baitu elikaduran egindako aldaketaren eraginkortasuna nahiarekin estu lotuta dagoela, eta baita lehentasunarekin ere, alegia; aldaketa norbere uste sendotik abiaraztea. Coaching-en bidez, pertsonei euren bizitzak aldatuko zituzten erabakiak hartzen laguntzeko teknikak ezagutu zituen, horiek osasuna betirako aldatuko zutelakoan.

Gakoa ez datza dieta bat denboraldi zehatz batez egitean, baizik eta, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako bisitza estilo osasungarriak sortzen dituzten aldaketak egitean.

Bidetik, hainbeste maite duen klubean praktikak egiten hasi zen, Athletic Club. Zenbait hilabete eman behar zuen eta dagoeneko hamar urte daramatza. Izan ere Toscana beti futbolzale amorratua izan da, edo hobe esanda, oso Athletic zalea, eta txikia zenean, bere klubeko lehehengo emakumezko lehendakaria izatea zen bere ametsa, baina oraingoz, hori beste bizitza baterako utzi du. Baina, oso harro dago kirol taldeetan lan egiten ari diren hainbeste emakume nutrizionista ikustean: Athletic, Eibar, Alavés, Erreala, etab.

Elikaduraren esparruak guztiz asetzen du, baina bere ogibidean muturreko jarrerarik gabe jarduten du. Argi dago kirolari direnei emaitza batzuk eskatzen zaizkiela eta elikadura hortxe dago; horiek lortzen laguntzeko, baina beti alderdi naturalena bilatzen, kasuan kasu profesional bakoitzak behar dituen elikagaiak eta nutrienteak uztartuz, nahiz eta noizean behin osagarriren bat hartu behar izan. Baina saiatzen da azken horiek ahalik eta naturalenak izaten eta baldin eta erabat beharrezkoa bada, kirolariaren etekinerako eta osasunerako.

Eta Athletic Club taldetik Bilbao Basket taldera, alegia; nutrizionista moduan lan egin duen kirol talde ugarienetariko beste bat. Seme-alabekin kirol honekiko grina, emozioa, giroa harmailean, etab. ezagutu ditu.

Honetaz guztiaz elikatzen da Toscana, eta baita ere irakurketaz, padel partidez eta bidaiez, herrialdeko eta bertakoen benetako aurpegia ezagutzeko eta sentitzeko, azoketatik noraezean ibiltzeko edo Vietnameko espaloi batean eserita dagoen jendeari behatzeko, horiekin hitz egin; eta elikadura osasungarrirako etorkizun zirraragarria aurreikusteaz, informazio gehiago duten pertsonekin, jende harkorragoarekin, kontzientziatuagoak dauden erakundeekin eta enpresekin,… hots: Toscana Viar-ek bere lanbidearekiko sentitzen duen bezain grinatsua den etorkizunarekin.

div#stuning-header .dfd-stuning-header-bg-container {background-image: url(https://www.getxoelika.eus/wp-content/uploads/2019/11/nutricion_low.jpg);background-size: cover;background-position: center center;background-attachment: initial;background-repeat: initial;}#stuning-header div.page-title-inner {min-height: 650px;}

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies